GARA > Idatzia > Hemeroteka

Koldo Aldabe 2007/8/25. BERRIA

Gidoi zaharraren jarraipena

Atentatua. Goizeko ordu txikiak ziren ETAk bonba-autoa zartarazi zuenean Guardia Zibilaren Durangoko kuartel-etxearen ondoan. Leherketa bortitza -80-100 kilo lehergaik, bertsio ofizialen arabera, eragin dezakeen bortiztasunez-. Bi guardia zibil arin zauritu ziren; kalte materialak, kontuan hartzeko modukoak. (...)

Iragarritakoa: Rubalcabak berak, herenegun.

Agintari eta buruzagi politiko askok oporrak edo eguneko agenda aldarazteko indarrik gabekoa. Sarkozy, Euskal Herrian bazen ere, Durangokoaz mutu.

Erreakzioak, betikoak. Ekainaren 5etik bi hilabete baino gehiago igaro diren arren, ETAk «atentatu handi bat» edozein unetan egin zezakeela jakin arren, alderdi eta erakundeetako prentsa bulegoek ez diote bueltarik eman gidoi zaharkituak orrazteko. Bat zuten «bake garairako» eta beste bat dute «gerra garairako» -Mariano Raxoirena salbuespena: diskurtso aldaketa azpimarratzekoa da-.

Gidoilari berrien zain. Saioak egon dira, zirriborroak idatzi dira, adostasun batzuk izan dira. Baina emaitzarik gabekoak.

Eta gauzak okerreko bidean sartutakoan, gidoi zaharrari eutsi diote denek, salbuespenik gabe. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo