GARA > Idatzia > Gutunak

Aitor Irigoien Odriozola Getaria

Uniformedunak

Donostiarantz noa kotxean, arratsaldeko laurak eta hamarrean. Ezer berezirik ez errepidean. Susto itzela emanez, ertzain bat hurbildu zait motorrean: «¡De que vas! ¿No ves que estás en mitad de la carrera? ¡Quítate a la esquina ya! ¡Venga, joder!». Pixka bat aurrerago, nirea bezalako kotxe ugari Zarautzerantz. Ez dut ezer ulertzen. Handik 15 minutura igaro zen lehen txirrindularia.

Hurrengo egunean, gaueko bederatziak bost gutxitan, Anoetara noa partida ikustera. Kalea zeharkatzerakoan, udaltzain batek geratzeko agindu digu. Kotxerik ez, ez ezkerretik ezta eskuinetik. Udaltzaina, hala ere, geldirik, jende multzo handia bere zain. Denbora pasa eta berdin; zentzugabekeria ulertu ezinean, kalea gurutzatzen hasi naiz. Udaltzaina atzetik etorri eta errepide erdian geratu nau: «Tú te mueves cuando a mí me da la gana». «Si no viene ningún coche, esto no tiene sentido, voy al partido. Además ésos ya están cruzando y no pasa nada», erantzun diot. «Tú atrás, he dicho». Goitik behera begiratu nau nazka aurpegiaz: «Si te reconozco otra vez en la calle te abro una diligencia y te jodo». «¿Por qué? ¿Por cruzar la calle?». «Andate al loro». «Vale». Azkenean zeharkatzeko agindu digu. Aurrerago beste udaltzain bat. Bere ondotik pasatzean, «Eso te pasa por tonto», esan dit.

Benetan larria da egun uniformeak batzuei ematen dien superioritate sentimendu, harrokeria, botere gehiegikeria eta inmunitatea. Uniformea janzteagatik munduaren eta biztanleon nagusi sentitzen dira, nahi dutena egiteko gai, beraien argumentu bakarrak iraina, multak eta mehatxuak direlarik, zentzuzko ezer ez. Eta, noski, dena gaztelaniaz. Politika eta ekonomiarekin bezala, eurak jendearen zerbitzura egon beharrean, jendea dago euren kapritxoen menpe. Herritarronganako errespetu, edukazio, formak galduak dituzte eta ixilik egotea beste erremediorik ez dute uzten. Honela funtzionatzen du sistemak.

Agian, nire inozokerian, ezin dut jarrera prepotenteen aurrean mantendu beharreko menpekotasun, umilazio hau ulertu. Uniformeak ez du pertsona egiten, ezta besteei errespetua faltatzeko eskubidea ematen... Hausnarketa sakona exijitzen duen gaia da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo