GARA > Idatzia > Ikusmira

Sozietateen zerga: zerbait aldatzearen plantak egin, dena bere horretan uzteko

Gipuzkoako Diputazioak sozietateen gaineko zerga %30ekoa izatea proposatuko die Biltzar Nagusiei. Bizkaiko eta Arabako diputazioek udaberrian egin zuten bezala, enpresei ezarriko zaizkien tasak jaisteko ados jarri dira EAJ eta EA, eta orain Biltzar Nagusietan adostasunera iristeko, beste talde baten laguntza bilatzea gelditzen zaie.

Markel Olano diputatu nagusiak nabarmendu duenez, tasa bere alderdiak nahi zuen baino altuago utzi dute, baina enpresek izango duten presio fiskala Bizkaian eta Araban dutenaren parekoa izango da. Magia dirudi, baina politikariek euren interesak babesteko erabili ohi dituzten amarruak baino ez dira: tasa %30ean jarrita, EAk bere boto emaileen aurrean ondo gelditzea eta EAJk, kenkariak igotzeari esker, enpresei presio fiskala mantentzea lortu dute; hots, zerbait aldatzearen plantak egin, dena bere horretan uzteko.

Fiskalitatea lurralde baten aberastasuna banatzeko tresna garrantzitsua da. Gaur egun, EAEko enpresek ordaintzen duten batez besteko tasa erreala %17,5ekoa da; langileek ordaintzen duten tasarik baxuena, berriz, %23koa da. Eta Gipuzkoako Diputazioak eginiko proposamenak, aberastasunaren banaketan, desorekari eusten dio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo