GARA > Idatzia > Euskal Herria

Generalitateak ukatu egin du presoak politikotzat dituenik

GARA |

Generalitateko Justizia Sailak agiria plazaratu zuen atzo, ETAri laguntza emateagatik zigortutako presoak ez dituela «inondik ere» politikotzat hartzen adierazteko. Hala erantzun zion «El Mundo» egunkariak kaleratutako informazio bati; bertan, Justizia Sailak barne idatzi batean terminologia hori erabili zuela esaten zuen.

Abuztuaren 21eko data du testu horrek, eta Laura Riera eta Diego Sanchez presoekin elkartasunean Terrassako Espetxe-Ospitaleko Pabiloiaren kanpoaldean egitekoa zen elkarretaratze baten gainekoa zen. Generalitatearen arabera, «barne idatziak deialdiaren testua errepikatu baino ez zuen egin».

«Preso politikoen terminologia guztiz desegokia da Zuzenbide Estatu demokratiko batean», gaineratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo