GARA > Idatzia > Euskal Herria

Dulantziko jaietan bandera espainola ez jartzeko eskatu du EAE-ANVk

GARA |

Dulantziko EAE-ANVk mozioa aurkeztu du gaurko osoko bilkurarako, jaietan udaletxean bandera espainola jar ez dadin, «herritar gehienentzat inposizioaren esa- nahia baino ez baitu». Talde abertzaleak «azken urteetako jai giroa aldrebestu duen» auzia gainditu nahi du, eta honakoa eskatu: «Dulantziko herritar gehienen nahiari errespetua; alegia, udaletxeko balkoian ikurrina, gure nortasuna eta kulturaren sinbolo dena, baka- rrik egotea».

Udalbatza berriak aurrekoaren jarrera aldatuko duela espero du EAE-ANVk: «Ezingo genuke ulertu mozioa ez onartzea, berriz ere gure herriaren gehiengoaren borondatea ukatzea izango bailitzateke. Iruzurra izango litzateke». Gainera, dulantziarrei dei egin die balkoi eta leihoetan ikurrinak jar ditzaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo