Kopa kanporaketa
Etor daitezkeen pozen bete beharreko bidesaria
Denboraldiko lehen garaipena lortu eta aurrera egitea dute helburu zuri-urdinek
GARA | GASTEIZ
Abantailez baino, eragozpenez josita omen daude Koparen lehen kanporaketak. Nekea, gastuak, erakargarritasunik gabeko arerioak, bidaia luzeak... Baina etorkizunean goza daitezkeen pozen ordain beharreko bidesaria da, hala ere.
Hurrengo hilabeteotan galaktikoren bat Mendizorrotzatik pasatzeko aukera izateko, Alavesek izapide hauek gainditu behar ditu, nahi eta nahi ez.
Partidak, gainera, nolabaiteko eragingarriak izan ditzake. Kopan aurrera egitea da lehenbizikoa, noski, baina baita Alavesek igandean erakutsitako hobekuntza areagotzeko aukera ere. Arerioak, gainera, bere interesa dauka ildo horretan, egun Bigarren mailako sailkapenaren buruan baitabil, besteak beste lehen jardunaldian Alaves bera gainditu ondoren.
Gaurko Nastic, hala ere, ez da izango gasteiztarrei 2-0 irabazi zien Nastic berbera, Javi Lopezek izugarrizko arazoak izan baititu deialdia osatzeko. Zortzi gizon erizaindegian daude eta beste bat zigortuta. Ondorioz kataluniarren entrenatzaileak bigarren taldeko jokalariekin bidaiatu behar izan du, igandean gertatu zitzaion bezala. Cordobak puntu bat eskuratzeko aprobetxatu zuen, oraingoan Alavesi dagokio saiatzea.
Horixe egingo du, goitik behera aldatuko den hamaikako batekin. Kasu honetan, Josu Uribek erabakita, Raul Sanchezena baita gasteiztarrek duten hutsune bakarra.
Hala ere, eta entrenatzaileak pistarik eman ez duen arren -azken entrenamendua zuzenduko du gaur eguerdian, aurreko bietan partidaren prestakuntza berezirik ez egin ondoren-, badirudi minutu gutxien jokatu dituzten jokalariak erabiliko dituela gaurkoan.
Taldea bai, beraz, baina helburua ez da aldatuko. Zuri-urdinek ez dute garaipenik lortu denboraldi honetan, ez eta golik sartu ere eta, ildo horretan, txapelketari berari dagokionaz gain, gaurko partidak garrantzi handia izan dezake taldearen konfiantzari dagokionez.
Hurrengo partida, goizez
LFPk atzo jakinarazi zuenez, bestetik, Alavesek goizez jokatuko du hurrengo partida. Igandean izango da, hain zuzen ere, 11.30etik aurrera, Sevilla Atleticoren aurkako norgehiagoka.
El partido de Copa que debería enfrentar a partir de las 20.00 horas a Real Unión y Vecindario en el Stadium Gal podría no celebrarse finalmente.
El equipo canario ha tenido problemas a la hora de organizar el viaje por la falta de billetes de avión. Ayer seguía sin partir rumbo a Irun, aunque su presidente, Manolo Torres, aseguró que se realizaría un último esfuerzo para intentar viajar hoy, pese a reconocer que «lo normal» es que no puedan hacerlo.
El Valle de Egüés, por otra parte, recibe al Burgos a las 19.00, mientras el Barakaldo visita al Talavera a partir de las 21.00.
GARA