Kepa Olaiz Ekologistak Martxan
Errausketaren aurka giza katea Donostian
Errausketaren aurkako mugimenduak lau urte hauetan izugarrizko lana bideratu du hiri hondakinen kudeaketa egoki baten alde. Zer da egokia, ordea? Alternatibak ere publiko egin ditugu bai eta instituzioei eskaini ere, inongo erantzunik jaso gabe.
Alternatibak badira. Batetik, gaikako bilketa egokitu eta materia organikoaren bilketa serioski antolatu mankomunitate bakoitzetik bideratuta, gaur arte beste bilketa guztiak antolatuta daude (beira, papera, edukiontziak, pilak, ehuna...) nahiz eta horiek ere antolakuntza hobea behar duten, dudarik gabe.
Badago beste ikuspegi berri bat ere, «zero hondakin» filosofiaren ideiak praktikan jartzea. Horrek esan nahi du alde batetik ekoizpen garbiaren aldeko apustua jorratzea, legeri berriak, zenbait produktu kutsakorri, ez merkaturatzekori, oztopoak jarrita .
Errausketaren aurkako koordinakundeak lan itzela egin du eta bide horretan jarraitu beharra dauka, nahiz eta azken hauteskundeetan bi mankomunitatetan (San Markos eta Debagoiena) errausketaren aurkako ordezkariek gehiengoa lortu. Ez da berri txarra, alajaina, % 53!
Behingoz gure politikariak konturatuko al dira ez dutela arrazoiaren indarrik, baizik eta harrokeriaren indarra? Bultza dezagun denok batera. Igandean denok Donostiara, Kontxan giza katea osatzera. Errausketarik ez!