ERAKUSKETA
«Explotación laboral infantil» argazki erakusketaren azken egunak

Haurtzaroaz hitz egiterakoan, jolasetan, ikasketetan edota arduragabetasunean pentsatzen dugu. Baina errealitatea ez da horrelakoa hainbat eta hainbat herrialdetan, milioika ume esklabo lanak egiten dituztelako. Egoera hori salatzeko helbuarekin, Fernando Moleresek 40 argazkiz osatutako erakusketa antolatu du. Argazki guztiak zuri-beltzean dira eta 40 x 50 cm-ko tamaina dute.