GARA > Idatzia > Non Zer

HITZALDIA

Palestinak egun duen egoeraren inguruko hausnarketa

Gorka Quevedok «Palestina: 60 urte erresistentzian» izena duen hitzaldia emango du gaur arratsaldean. Palestinako gatazkaren historiaren laburpena egingo du. Izan ere, aurtengo udan bertatik bertara egon baita Komite Internazionalistetako brigada batean. Egungo egoera azalduko du Quevedok. Horretarako, bertan ateratako argazkiekin osatutako diaporamak jarriko ditu eta Palestinako gatazka hobeto ezagutzeko gakoak azalduko ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo