GARA > Idatzia > Non Zer

OMENALDIA

1936ko Gerrako eta gerraondoko frankismoaren biktimei omenaldia

Lezoko herritar talde batek 1936ko gerran eta gerraondoan frankismoaren biktima izandako herritarren omenezko ekimen sorta prestatu du hilabete honetarako. Gaur «Esklabotza frankismoan: errepideak eta fortifikazioak mendebaldeko Pirinioetan» izeneko hitzaldia emango dute Gezala aretoan. Memoriaren Bideak elkarteko Fernando Mendiolak eta Edurne Beaumontek hitz egingo dute. Ondoren, «Desafectos» dokumentala emango dute euskaraz. Bestalde, «Esklabotza frankismoan: errepideak eta fortifikazioak mendebaldek Pirinioetan» izeneko erakusketa antolatu dute, eta ikusgai egongo da irailaren 14a arte. Azkenik, hilaren 23an, biktima izandako herritarrei omenaldia egingo diete Herriko Plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo