AZOKA
Aurtengo Altsasuko VI. Garagardo Azoka jada zabalik dago

Iortia Kultur Guneko karpan hasiera eman zioten atzo Altsasuko Garagardo Azokaren seigarren edizioari, eta igandea arte, hilak 9, luzatuko da. Bertan, garagardo hainbat mota dastatzeko aukera zabala izango da. Baita bertan afaltzeko aukera ere.