Milakabilakaren aldeko sega jaialdia antolatu dute hilaren 15erako
GARA |
Bigarren urtez, irailaren hirugarren asteburuan Elkartasuneko Sega Jaialdia egingo dute. Iaz 18/98+ plataformari babesa emateko egin zuten, eta aurten Milakabilakaren aldekoa izango da. Hernaniko Santa Barbara auzoan egingo dute, 17.30ean hasita.
Ekimen horretako ordezkariek azaldu dutenez, Milakabilakaren zeregina «inoiz baino beharrezkoagoa da» une honetan. «Euskal herritar guztion oinarrizko eskubideak errespetatzeko eta prozesua muturreraino eramateko aldarrikapenarekin jaio zen ariketa honek, egungo egoera gordinean, hausnarketa sakona egin asmo du», iragarri dute. Izan ere, beren hitzetan, «prozesua usteltzeak, ETAk su-etena uzteak, normalizatu gabeko azken hauteskundeek eta Nafarroa Garaiko politika-zirkoak talka egiten dute herritarron nahi eta beharrekin».
Bederatzi segalari bikotek jardungo dute lehian, lau proba ezberdinetan.