EAE-ANVk ez du Alardearen gatazka konpontzeko gogorik ikusten
GARA |
Hondarribiko EAE-ANVk emakumeek jaietan eta ekimen publiko eta herritar orotan parekidetasunean parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu du. Udal taldearen esanetan, Alardearen inguruan sortutako gatazkak arduradunak ditu. Lehenik eta behin, «alkate eta korporazioko kideek izan duten jarrera arduragabea» nabarmendu zuten; baina horretaz gain, arduradun jo zituzten «emakumeen eskubideen defentsan ahoa betetzen duten horiek, Arartekotik hasi eta Emakundeko zuzendariraino». Haren ustez, «denek dute aurtengoan ere, Hondarribian emakumeekiko diskriminazio egoera lazgarria errepikatzearen ardura».
EAE-ANVren esanetan, Lakuatik eta Udaleko gobernu buruen aldetik ez dago «inongo boronda-terik» emakumeen es- kubideen urraketekin bukatzeko. «Azken finean, berdintasun lege horrek marko zatikatzaile eta eskubide urratzaile baten pean ez du inongo funtzio eraldatzailerik», salatu zuten.
Azkenik, bihar 8.25ean egingo duten manifestazioan «emakumeek daramaten borrokarekin bat egitera dei egiten dugu».
LABek ere dei egin du esku hartzeko. Sindakatuaren arabera, aurreko urteetan bezala, «bertako agintarien babesarekin Alardeak, tradizioa eta gehiengoa aipatuz, emakumezkoen parte-hartzearen ukazio aldarrikatu eta defendatuko du». Hala, Alarde publiko eta ez diskriminatzailea antolatzeko eskatu zien bertako agintariei.