Inazio AGIRRE
Renfek gaizki tratatzen ditu tren erabiltzaileak
Zergatik ez du Renfek Tolosako geltokian bozgorailutik zabaltzen dituen mezuak euskaraz ematen? Legeak behartzen du, baina ez du betetzen. 1979az geroztik, Autonomia Estatutuaren 6.3 artikuloak hala dio: «hizkuntza dela-eta, ez da inor gutxietsiko». 1982ko Euskararen Legearen 11 artikuluak: «...herri-garraiozko zerbitzu guztietan, jendearentzako iragarkiak, mezuak eta adierazpenak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira».
Renfek 28 urte daramatza euskaldunak gutxiesten eta bezeroak gaizki tratatzen. Erabiltzaileen hizkuntz eskubide indibidualak egunero urratzen eta euskal hizkuntz komunitatea berrosatzeko eskubide kolektiboak sistematikoki zapaltzen. Tolosako geltokian, zergatik ez du Renfek bozgorailuetatik zabaltzen dituen oharrak euskaraz egiteko behar diren bitartekoak jartzen? Non da Jaurlaritza legea betearazteko? Jaurlaritzak eta PNVk Lizartzan erakutsi dituzten arreta eta bitartekoak Madrilgo legea betearazteko, zergatik ez euskara babestu eta garatzeko?