Denboraldiko lehena
Garaipen garrantzitsua aste gogor bati ekiteko
Joko polita erakutsi ez zuten arren, zuri-gorriek Valentzian lortutako puntuak gustura hartu dituzte
GARA | BILBO
Igandekoa ez zen Athleticen partidarik onena izan, baina bai garrantzitsuena, denboraldiko lehen garaipena eskuratu ahal izan zuela kontuan hartuta. Eta garaipen guztiak garrantzitsuak badira ere, are gehiago hori, zuri-gorriek zein aste gogorrari ekin behar dioten ikusita.
Izan ere, Atletico Madril dator bihar San Mamesera eta igandean golekin erantzun zien izandako kritikei, 4-0 irabazita. Bilbotarrek, ondoren, Vila-real, sailkapenaren bigarren postuan sendo-sendo dagoen taldea, bisita egingo dute. Partida zailak, are gehiago sailkapenean larritasunak dituzten taldeentzat. Zorionez, horixe ez da egun Athleticen arazoa, Ciutat de Valencian eskuratutako garaipenak gorantz bultzatu baitu.
Baina puntuen beharrak sortzen duen larritasunak hainbat zalantzari utzi dio lekukoa; Athleticek Levanteren aurka erakutsitako joko kaskarrak sortutako zalantzak, hain zuzen ere. Inguruan, behintzat, jokalariek ez baitute hala ikusten.
«Argi daukagu hainbat unetan ez genuela ongi jokatu -Gorka Iraizozen ustez- eta azkar konpondu behar ditugun akatsak izan zirela. Baina oso partida zaila izan zen, gol gehiago sartzeko aukera izan genuen eta haiek markagailuari buelta emateko aukera izan bazuten ere, ondo eutsi genion emaitzari eta harro egon behar dugu». Atezainaren ustez, «politena ondo jokatzea, disfrutatzea eta irabaztea da, baina futbola hori baino gehiago da; igandean emaitzari eusten jakin genuen eta horixe ere ontzat hartu behar dugu, hobetu beharra dugula argi badago ere».
Irakurketa gehienbat positiboa izan zen, beraz. Batez ere «garaipena oso garrantzitsua izan zelako», onartu zuen Iraizoizek. «Hurrengo partida lasaitasunez jokatzeko konfiantza emango diguten hiru puntuak», Ander Murilloren esanetan.
Taldekideak onartu zuen legez, jokalari donostiarrak ere argi dauka «gauza asko hobetu behar» dituela taldeak. «Batez ere, baloia nahi izatea, gure burua eskaini eta futbolean jokatzen saiatzea», nabarmendu zuen Murillok. Atzelariak, berriz, datu positiboak ikusi zituen Levanteren aurkako partidan ere: «emaitza», baina taldeak bi gol sartzea ere. «Bagenekien helduko zirela -agertu zuen-, taldeak horretarako gaitasuna duten jokalariak baitauzka». Donostiarraren baikortasunarentzat beste oinarri bat, beraz.
El Athletic realizará hoy en Lezama (10.30 horas) la última sesión preparatoria previa al choque frente al Atlético de Madrid. Un encuentro para el que están descartados los lesionados Yeste, Gabilondo, Orbaiz y Garmendia y para el que, de momento, es duda Markel Susaeta. El eibarrés no pudo entrenar ayer tras regresar de Valencia con un golpe en el muslo derecho y habrá que esperar a comprobar su evolución. Por cierto, que el Atlético de Madrid se ejercitará mañana en Lezama, a partir de las 11.30 de la mañana.