GARA > Idatzia > Euskal Herria

EAEko curriculum dekretuak «Espainia liluratzea» duela helburu salatu dute

Sortzen-Ikasbatuaz taldeak gogor kritikatu zuen atzo Lakuako Hezkuntza Saila egiten ari den EAEko curriculum dekretua. Bere iritziz, «Euskal Herria eraikitzeko baino gehiago Espainia liluratzeko» helburua du, «ardatza» LOE eta Konstituzio espainolean daukalako.

p023_f02_148x116.jpg

GARA |

Gasteizko Hezkuntza Saila egiten ari den EAEko curriculum dekretua eta Euskal Curriculuma ez direla gauza bera argitu nahi izan zuten atzo Sortzen-Ikasbatuaz taldeko kideek Bilbon egindako agerraldian. Izan ere, salatu zutenez, Lakuako Gobernuak webgunean eta ikastetxeetan egiten dituen aurkezpenetan EAEko dekretuari Euskal Curriculum izena ematen dio «nahiz eta ondo dakien moduan ez da egia».

Sortzen-Ikasbatuaz taldekoek argi utzi nahi izan zuten Euskal Curriculuma «Euskal Herri osoko eskola eta hezkuntza eragileen partaidetzaren eta Euskal Herriko ikasle guztiei begira erai- kitako planteamendu pedagogikoa» dela eta «euskara eta euskal kultura ardatz» dituela. EAEko dekretua, aldiz, «Estatu es- painolean gertatzen ari den curriculum erreformaren baitan dago; PSOEk boterera iristean PPk ezarri zuena kendu eta LOE hezkuntza legea onartu baitzuen».

Hori dela-eta, EAEko curriculum dekretuaren «ardatza» LOEn eta Konstituzio espainia- rrean dagoela salatu zuten. Bere iritziz, Gasteizko Hezkuntza Sailaren helburua «Euskal Herria eraikitzea baino Espainia liluratzea baita».

Horregatik, Sortzen-Ikasbatuaz taldearen ustez, «ez du balio Hezkuntza Sistema Propioaren bidean pauso bat emateko» eta «Euskal Herriaren lurralde zatiketan sakontzen du». Are gehiago, «euskara eta euskal kultura garatzeko tresna garrantzitsuen faltan» uzten dituela uste du eta «pisu izugarria ematen dio Konstituzio espainolari ikasleek barneratu beharreko balore gisa».

Ardatza ez dute aldatu

Lakuako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposek maiatzean egin zuen publiko curriculum dekretuaren zirriborroa eta Sortzen-Ikasbatuaz taldeak bere iritziz aldatu beharreko ildo nagusiak zein ziren zehazteko ekar- pen idatzia helarazi zion.

Hala ere, «nahiz eta aldaketak egiten jardun diren, dekretuaren ardatza, helburua eta norabidea» LOE eta Konstituzio espainolean mantendu dituztela esan zuen. Alde horretatik, hainbat adibide eman zituzten. Esaterako, «curriculumaren helburuetako bat ikasleek Konstituzio espainolaren eta EAEko Estatutuaren balioak ezagutzea» direla esan zuen.

Euskal kultura era partzialean garatzen duela ere krtikatu zuen, helburua ikasleek «oinarrizko elementuak» eskura ditzaten lortzea jarri dutelako. Sortzen-Ikasbatuaz-en ustez, «euskaldun oso eta integral gisa hezi behar gara, bestela alferrik gabiltza. Izan ere, alboan ditugun kulturek eta globalizazioak bultzatutako uniformizazioak jan egingo gaitu».

Dekretuaren diskurtsoan Euskal Herriaren definizioan aldaketa esanguratsua gertatu dela aipatu zuen, baina edukiak aztertu ondoren, Euskal Herria «Espainiako zatia den EAE bilakatzen» dela gaitzetsi zuen. Alde horretatik, gertaera historikoak beti Estatu espainoleko gertaerekin lotzen dira eta hala, Euskal Herriaren historia Hego Euskal Herriarena bilakatzen dela adierazi zuen.

Hizkuntza aldetik, euskara proiektuaren ardatz bezala ez jartzeak «galbidera» eraman dezakeela ere ohartu zuen. Etorkinei dagokienez, «planteamendu okerra» dela Euskal Herritik pasatzen diren ikasle batzuei euskara ikasgairik ez emateko salatu zuen.

Azkenik, genero ikuspegiari dagokionez akats larritzat jo zuten «maskulinoa agertzea generiko bezala». Hala, bere iritziz, «femeninoa ezkutatzeak ikaslea erreferentziarik gabe uzten du ez baitu emakume eredurik izango».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo