GARA > Idatzia > Non Zer

ikasaroa

Txatxilipurdi eta Jardun elkarteak begirale ikastaroak antolatu dituzte

Ikastaroa Kurkudi eskolak emango du eta Gasteizko gobernuak homologaturiko titulua lortzeko aukera ematen du. Ikastaroak 200 ordu teorikoak izango ditu, urriaren 20tik hasita apirila arte bi astean behin larunbatez (8 ordu, 4 larunbat goizean eta 4 arratsaldean). Matrikularen prezioa 350 eurokoa da. Ikastaroan parte-hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta edukitzea da, edo 2008. urtean betetzea. Izena emateko Txatxilipurdi edo Jardunen bulegoetara posta elektronikoa bidali behar da idazkaritza@txatxilipurdi.com edo gaztejardun@topagunea.com helbideetara edo deitu telefonoz 943 79 54 46 edo 943 76 08 19 telefonoetara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo