GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Ezin da eskubideen diskurtsoa egin eta gero protagonista izan horien ukazioan»

p015_f02_148x076.jpg

I.B. |

Igandean Bat Egin Egunak izandako arrakastaren ostean, 18/98 sumarioko auzipetuek eta Gasteizko lan taldeko hainbat kidek elkarretaratzea egin zuten atzo Ajuria-Enearen aurrean. Bertan, Mikel Korta eta Teresa Todak, bere kideen izenean, Juan Jose Ibarretxe lehendakariari zuzendutako hitzak izan zituzten. «Bateraezina da alde batetik Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen aldeko diskurtsoa egitea, eta gero, batzuetan espainolen morroi, eta beste batzuetan protagonismo zuzena hartuta, eskubide zibil eta politiko horiek ukatzea».

Izan ere, Kortak nabarmendu zuenez, Lakuak egindako eskubideen bortxaketaren «adibide pila» dago eta, alde horretatik, Donostian hilaren 9an jazotakoa gogoratu zuen, non Ertzaintza milaka lagunen kontra oldartu zen. «Balza sailburuak berak debe- katu zuen manifestazioa, adierazpen askatasuna ukatu zuen, eta bera bihurtu zen une horretan eskubide zibil eta politikoen ukazioan protagonista nagusia».

Auzipetuek beren poza agertu zuten ere Gasteizko Legebiltzarrak makrosumarioen kontrako jarrera adierazi zuelako, baina gogoratu zuten aipatu sumarioek bere horretan jarraitzen dutela, eta horregatik beharrezko ikusi zuten leku askotatik jasotako elkartasunetik elkarlanera pasatzea, «hitzetatik ekintzetara», alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo