musika
Pedro Mari Unanue XXI. Musikaldiaren kontzertuak ostiralean hasiko dira
Berziztu txistu-bandak, Camara Quodlibet hari laukoteak eta Inmaculada Martinez soprano lirikoak hartuko dute parte lehenengo ekitaldian, Kofradia Zaharrean. Larunbatean, Kafe Antzokian, jazz maratoia antolatu dute. Bertan, De Diego Brothers eta Teresa Zabalza boskoteek hartuko dute parte. Urriaren 12an, Kofradia Zaharrean: Txertok arpa-hirukotea; 13an, Kafe Antzokian, Zero Sette akordeoi-orkestra. Andra Mari elizan, berriz, Gaudeamus korala (19), Iruñeko Ganbera Abesbatza (20) eta euskal kantu liriko berriak eta Garbiñe Abendaño sopranoa (26). Bukatzeko urriaren 27an Kafe Antzokian, gala lirikoa: Alberto Nuñez, Irantzu Bartolome eta Itziar Barredorekin, eta azaroaren 2an Musikeneko Perkusio Ensemblea.