GARA > Idatzia > Ikusmira

Etxaldek nabarmen utzi ditu administrazioak

Etxalde elkarteak, urte eta erdiko lan isilaren ondoren, bere jardunaren berri eman berri du. Etxeak erosi, zaharberritu eta alokatu nahi ditu, dagoeneko Maulen egin duen bezala, ekonomia solidarioa oinarri. Elkarteko kideen helburua esplekulazioaren ondorioak arintzea, ahal duten neurrian. Neurri apalean, jakina, baina nolanahi ere, jarrera eredugarrian. Izan ere, ekimen zibil hori alokairuetatik ateratako diruarekin, ematen dietenarekin eta elkarteko kideek jarritako kuotekin finantzatzen dute. Eta lortzen duen ondarea ez da kideena izango, elkartearena baizik. Zalantzarik gabe, ekimen txalogarria.

Beste alde batetik, Etxalderen ustez, botere publikoek ez dutela aski egiten esateak ez du ezer konpontzen eta, egia esan, elkarte horrek, bere helburua izan gabe ere, nabarmen utzi ditu botere publiko horiek, herritarren diruarekin ere ez baitute etxebizitzaren arazo larriari aurre egiten; aldi berean, arazo larri hori administrazioen politikak konpondu beharrean, okerrera egiten lagundu baitute, eskubidea baita etxebizitza, gero eta herritar gehiagori ukatzen dietena. Batzuetan, Biarrizko auzapezak onartu zuen bezala, behar gorria dutenei erantzun beharrean, ahalmen ekonomiko handien dutenei mesede egin diete, legeak ezartzen duen babes minimora ere iritsi gabe, Biarritzen bertan edo Angelun, esaterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo