Zerga eta tasen igoerak %2,2 ez gainditzea proposatu du EAE-ANVk
Gari MUJIKA |
Hurrengo asteetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udaletan zergen eta tasen inguruan eztabaidatuko dute, eta EAE-ANVk bere proposamena aurkeztu zuen atzo Donostian.
Alderdi ekintzailearen iritziz, prezioen igoerak ez du KPIren %2,2 gainditu behar eta gutxieneko soldata jasotzera heltzen ez direnei «laguntzak» eskaini behar zaizkie.
EAE-ANVk azaldu zuenez, udalak ezin daitezke «enpresa pribatu»tzat hartu eta zorrak izateko gaitasuna izan behar du-te «gutxien dutenei laguntzeko».
Horiek hala, alderdi horren «filosofia» errenta banaketa hobea egitea dela gaineratu zuen: «Gehien daukatenek gehiago ordain dezaten eta gutxien daukatenek laguntzak jaso ditzaten udalen partetik».