GARA > Idatzia > Euskal Herria

Manifestazioa egingo du Oiangu Bizirik plataformak ostiralean

GARA |

Oianguko parkearen izaera publiko eta naturala aldarrikatzen duen plataformak manifestazioa egingo du datorren ostiralean 20.00etan, Ordiziako Plazan. Ekimenaren helburua Oianguko parkean egin nahi duten golf zelaiaren eraikuntza lanen hasiera salatzea izango da.

Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformak hasieratik salatu du egitasmoa eta Ordiziako Udalaren jokaera. Are gehiago, salaketa horiek babestu zituen Arartekoak, eta txostena aurkeztu zuen Uda- lari eskatuz kontzesioa bertan behera uzteko legea betetzen ez zuelako. Izan ere, hutsune nabarmenak ditu ikuspegi juridiko eta urbanistikotik.

Txostenaz gain, hainbat herritar proiektuaren aurka agertu dira eta 3.000 sinadura baino gehiago batu dituzte egitasmoaren aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo