GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak

Artasoren idiek erraz eskuratu dituzte Errezilgo mantak

J.L. | DONOSTIA

Artasoren idi parea nagusitu da astelehen gauean Errezilen amaitu diren kintopekoen idi-probetan. Elgoibartarraren idiek 50 plaza eta 4,40 metro egin dituzte, Lopene eta Iketza itzain.

Bigarren sailkatu zen Aburuzaren uztarriak. Horrek 41 plaza eta 2 metro egin zituen; hirugarren Subinasena sailkatu zen 41 plazarekin; laugarren Artzadunena 39 plaza, 3 zinta eta 3,90 metro eguinda, eta Illarretarena izan zen bosgarren 39 plazarekin.

Bestetik, Elgoibarren, San Miguel auzoan jokatutako probetan, Bilbaoren uztarria gailendu zen 49 plaza, 3/4 eta 3,30 metro eginda. Lopene eta Urrutia izan zituzten itzain.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo