Estatistikak
Bederatzi puntuetatik gehienak Iraizoz eta Adurizen eskutik
Donostiarra ligan erremate gehien egiten duen bigarren aurrelaria da eta zuri-gorrien golen erdia baino gehiago egin ditu. Horretaz gain, txapelketa osoan zehar Gorka Iraizozek baino gelditu gehiago egin dituen atezain bakarra Real Madrideko Iker Casillas da
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Ligako zortzi jardunaldi pasa direnean, Athleticek bederatzi puntura iristea lortu du. Hortaz, batezbesteko honi eutsiz gero, zuri-gorriek ez lukete arazo askorik izango lehen mailari beste urtebetez lasai eusteko.
Dena den, zenbakien hoztasuna alde batera utzita, argi dago puntu hauek bi protagonista nabarmenen eskutik etorri direla. Izan ere, Iraizozen eta Adurizen lan erabakigarriagatik izan go ez balitz, beharbada bilbotarrek nahi baino arazo gehiago izango lituzkete sailkapenean.
Gorka Iraizoz, aurten Athleticen egindako kontrataziorik baliagarriena da. Nafarra berebiziko erregulartasuna erakusten ari da eta bere geldiketek puntu bat baino gehiago salbatzea lortu dute. Baina ez hori bakarrik, taldeak galdu dituen partida batzuetan ere, antsoaindarra bizkaitarren jokalaririk onena izan da. Horiek hala, batik bat Zaragozaren aurkako partidan egindako geldiketek San Mameseko zaletuen esker ona ekarri zioten. Geroztik, bere maila hazi besterik ez da egin.
Horren guztiaren erakusgarri, eta hain goratua izan den defentsako lana erabat kolokan jartzen duen faktore bat dago: Iraizoz, ligan geldiketa gehien egin dituen bigarren atezaina da. Guztira, zortzi partida hauetan, Espanyoleko jokalari ohiak, 34 geldiketa egin ditu. Beraz, norgehiagoka bakoitzean lau geldiketa baino gehiago egiten ditu. Txapelketa osoa aztertuz gero, soilik Real Madrileko atezain Iker Casillas da gelditu gehiago egin dituena. Mostolesko atezainak 39 gelditu egin ditu liga osoan zehar. Hala eta guztiz ere ere, bere taldeak Getafen jokatutako lehian aurkaria bere areara 25 aldiz ailegatu zela esan beharra dago.
Adurizen lau golak
Futbolaren saltsa, golak direla dio batek baino gehiagok. Alor horretan Athleticek badu bere espezialista: Aduriz.
Donostiarrak ez du batere lan erraza Urzaizen aroaren lehen urtean, baina lanari, anbizioari, borrokari eta golei esker bere emaitzak bistan da. Izan ere, zuri-gorrien bi garaipenak, bere lau golei esker ailegatu dira. Zifra horiekin, oraingoz ligako golegilerik onenen parean ipini da eta batezbesteko polita lor dezake txapelketa bukaeran. Orain arte, erremate gehien egin dituen bigarren jokalaria da, 28 aldiz saiatu baita. Beraz, zazpi errematetik bat ate barrura sartzen du aurrelari gipuzkoarrak.
Los dos ex jugadores rojiblancos no tuvieron la oportunidad de jugar con el Panathinaikos y el Ajax, respectivamente, durante el pasado fin de semana. Sarriegi no actuó en la victoria del PAO ante el Veria en la quinta jornada de la liga griega. El de Lazkao, espera jugar en UEFA ante el Aberdeen. Por su parte, Urzaiz, aunque entró en la convocatoria, tampoco dispuso de minutos en el empate del Ajax ante el NEC Nimega.
Los jugadores del Athletic Aitor Ocio y Ander Murillo pasaron el control antidoping el pasado domingo en Valladolid. El de la cita castellana, fue el tercer test post partido al que se han tenido que someter alguno de los integrantes de la plantilla en lo que va de campeonato.