GARA > Idatzia > Kultura

Hiru mila eta bostehun ikusle, Getxoko antzerki jardunaldietan

Herenegun bukatu ziren jardunaldien balorazioa egin zuten atzo Getxon. Urriaren 12tik 21a bitarte, hamabi lan eta 16 antzezpen jaso dituzte hogeita bosgarrenez egin diren antzerki topaketetan. Aurten, arreta berezia eskaini diote umeen antzerkiari, zortzi antzezlanen bitartez. Kale antzerkia ere izan da ikusgai, Algortako geltokian. Antzezlan arrakastatsuenei dagokienez, Eidabe taldearen «Kanpanolue» eta Poxpolo ta Mokolo pailasoen «Run Run» izan dira ikusienak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo