GARA > Idatzia > Gutunak

Eugenia eta Lourdes Goitia Elordi Goitia Elordi sendiaren izenean

Jabi, XVI. urteurrena

Urtero-urtero, 1991ko urriaren 25az geroztik, bildu izan gara Deustuko San Pedro plazan, Deustuan, Kabi zen gure nebaren lagun, etxeko eta bestelako deustuarrekin. Inoiz ezin izango diegu eskertu behar bezain beste beraiengandik jasotzen dugun tratua, ezta egiten duten lan eskerga Juanan, Pese eta Kabiren omenaldia ezin hobeto ateratzeko. Eskertu behar diegu, baita ere, egun hori aitzakia, urtero izaten dugun afaltzeko gonbitea. Mila esker guztioi, bihotzez!

Aurten, aldiz, Madrilgo Audientzia Nazionalak debekatu egin du omenaldia (beste hainbat bezala). Zergatik? Ba, ziur aski, uste dutelako egiten ez badugu, apurka-apurka ahaztu egingo ditugula hiru gazte euskaldun hauek eta beste ehunkak (ezagun eta ezezagun) emandako guztia Euskal Herriagatik. Oker dabiltza! Bizirik iraungo dute maite ditugunongan, eta baita herrian ere.

Mila musu, zuoi, Nago eta Juankar. Eta ezker abertzaleko kide guztioi. Animo eta aurrera!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo