GARA > Idatzia > Kirolak

IZOTZ hockeya

Txuri garaile Gasteizen aurkako derbian; Hormadik ere irabazi egin du

J.L. | DONOSTIA

Hiru euskal talde dira Superligan, hauetarik bik irabazi egin dute. Derbi bat zela kontuan hartuta, ez dago gaizki. Hormadi ari da Liga honi tamaina hartzen, eta Bartzelonan 4 eta 5 irabazi zuen. Norgehigoka 4-4 amaitu zen, eta luzapena egin behar izan zuten.

Luzapenean, gorri-berdeek lortu zuten gola, eta azkenik, puntuak etxera ekartzea ere

Donostian, aldiz, aurtengo lehen derbia jokatu zuten Txuri Urdinek eta Gasteizek, eta ez zen inolako ezusterik egon, gipuzkoarrek 11-5 irabazi baitzuten. Lehen zatian, 4-0 aitzineratu ziren jokalari gipuzkoarrak, eta garbi geratu zen estreinako hogei minutuetan zein zen nagusi. Bigarren zatian gauzak ez ziren gehiegi aldatu, eta 4-1 eko azken emaitza izan zen etxekoan alde. Azkeneko hogei minutuetan donostiarrak lasaitu egin ziren, eta gasteiztarrak aldiz, hori baliatzen jakin zuten 3-4 nagusitzeko, baina partzial hori ez zen aski izan talde donostiarra Izotz Jauregian behar beste estutu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo