BELAR hockeya
Euskal taldeak burua altxa ezinik dabiltza
J.L. | DONOSTIA
Asteburu beltza izan da berriro ere Ohorezko Mailan, bai emakumezkoen txapelketan, baita gizonezkoenean ere, bietan diren talde euskaldunak esku hutsik geratu baitira.
Gizonezkoei dagokienez, Atletico San Sebastianek etxean hartu zuen Club de Campo. Aurkari zaila zuten donostiarrek, eta azkenean 0-2 galdu zuten.
Bestelako emaitza merezi izan zuten zuri-urdinek, baina ate aurrean huts egin eta barkatzen denean, galdu egin ohi da, eta horixe gertatu zitzaien. Sailkapeneko azkenaurreko postuan daude.
Emakumezkoen emaitza beretsu izan da. Realak etxean jokatu zuen, baina lehen sailkatua zuen aurrez aurre Club de Campo taldea, eta 1-3 galdu zuten.
Jolasetak, aldiz, Terrasaren zelaian jokatu zuen, eta hauek ere galdu egin zuten, 2-0. Sailkapenean, azkenaurrekoa da Reala, eta azkena, berriz, Jolaseta.