GARA > Idatzia > Euskal Herria

Independentziaren aldarria hedatu eta Madrilera eramango du EAE-ANVk

EAE-ANVk, hauteskunde espainoletan egonen dela berretsi, eta bertara Euskal Herria nazioa dela «ozen eta argi» esatera joango dela adierazi du. Gure herriaren etorkizuna euskal herritarren esku egon artean, «indarrak biltzeko garaia» dela iritzi diote, eta horretarako ``Guk, euskal nazioa independentzia'' buru duen agiria aurkeztu dute. Independentziaren aldeko aldarri honekin datozen asteetan atxikimendu bilketari ekingo diotela iragarri dute.

p016_f02_011x011.jpg

Oihana LLORENTE |

Independentziaren aldeko aldarria «Espainiara» eramateko xedez, Martxoaren 9an egingo diren hauteskunde espainoletan alderdi ekintzailea presente izanen dela berretsi zuen atzo Donostian egindako agerraldian. Euskal ordezkari hauek Gorte espainoletan egin beharreko lana, Euskal Herria nazioa dela adierazi, eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten duten guztien ahotsa entzunaraztea izango dela azaldu zuten.

Euskal Herria nazioa izanik, dagozkion eskubideen jabe izan behar lukeela deritzo EAE-ANVk. Horiek hala, gaurdanik hasita, ``Guk, euskal nazioa independentzia'' buru duen agiriaren bidez, arloz arlo Euskal Herriaren eskubideen berreskurapenean engaiatuta dauden eragile eta pertsona oro bildu nahi ditu bere baitan.

EAE-ANVren irudiko ordea, herri honen eskubideen bermeak «nahitaezkoa du marko berri bat» erdiestea. Hala, esparru berri horrek «independentziari ateak zabaldu eta iruzur berriei sarbideak oztopatu» beharko lizkiekeela nabarmendu zuten.

Beren aukera politikoa ilegalizatzea edota hauteskundeetatik at uztea, «independentziazaleen eskubideak urratzea» litzatekeela diote. Arrazoi hau kontuan izanik, independentziaren alde dauden guztiek elkarrekin jardun beharko luketela nabarmendu zuten.

Gipuzkoako hiriburuan egindako agerraldian alderdiko lehendakari Kepa Bereziartua eta bertako ordezkari orokor Txarli Gonzalez gain, hainbat herritako alkate eta hautetsi bildu ziren. Beren esanetan, Euskal Herriaren etorkizuna euskal he- rritarren esku egon artean, «indarrak biltzeko tenorea da»; haatik, EAE-ANVk datozen asteetarako hartutako erronka, ``Guk, euskal nazioa independentzia'' Euskal Herrian barna zabaldu eta atxikimenduak biltzeari ekitea da.

Alderdi ekintzaileak argi du Euskal Herriak «herri gisa dagokion garapen askea, bere buruaren jabe bilakaturik lortuko duela». Horren lekuko, 1512. urteko Espainiaren inbasiotik hona, jasandakoa dakarte gogora ezagutzera emandako aldarrian.

Estatu espainolak eta frantsesak erregionalismoan «muga» jarri dutela deritze, eta horren adibide erabakitzeko ahalmena bermatuko lukeen autonomia eskaintzari ezetz esan izana aipatu dute. «Espainia eta Frantzian murgilduta nahi gaituzte» kritikatu dute agirian.

Halaber, Euskal Herriari libre erabakitzeko ahalmena ukatzeko eskubiderik inork ez duela ulertuta, inori baimena eskatu gabe, euskal herritarrek «etorkizunaren giltza» hartu behar dutela baieztatu du EAE-ANVk.

Horiek horrela, «euskal jendartearen potentziala garatzeko biderik onena» dela argudiatuta, independentziaren eta Euskal Estatuaren osaketaren aldeko hautua egin du alderdi ho- nek. Hala, independentzia grina aukera politikorik gabe uztea zilegi ez dela nabarmendu dute beren irakurketan.

Euskal Herriari urrats berriak emateko unea iritsi zaiola deritzo EAE-ANV alderdi histori- koak, eta ildo horri jarraiki, «bagoaz» ozen batez eman dio amaiera agiriari.

Zanpantzarra nagusi

Jatorriz, soroetatik izpiritu txarrak eta izurriteak uxatzeaz arduratzen zen pertsonaia da joalduna, horregatik, hura izango da ``Guk, euskal nazioa independentzia'' agiriko protagonista nagusia. Harekin batera, Euskal Herriaren aldeko borrokan erreferente izandako hainbat pertsona ikus daitezke. Jon Idigoras eskua goratua duela, Agustin Xaho XIX mendeko idazle zuberotarra, karlisten buru izandako Tomas Zumalakarregi edota Dolores Ibarruri, La Pasionaria ezizenez ezaguna zen borrokalaria ikus daitezke besteren artean EAE-ANV zabaldutako aldarrian.

El PSOE pretende secuestrar a ANV las compensaciones que prevé la ley

 

La última maniobra del PSOE contra ANV se centra en impedir que la formación ekintzale pueda acceder a las compensaciones que le corresponden con la aplicación de la ley de restitución a los partidos políticos de bienes incautados durante la guerra de 1936 y la dictadura franquista. Según difundieron ayer agencias, este partido propone la inclusión de un apartado que aclare que no se podrá restituir ni compensar a «partidos políticos que hubieran sido declarados ilegales, disueltos o suspendidos», lo que se interpreta inequívocamente como una amenaza contra la formación ekintzale.

El PSOE afina aún más la enmienda y establece que tampoco podrán recibirse indemnizaciones si ya se ha iniciado el procedimiento de ilegalización, aunque todavía no se haya completado, o si la formación hubiera visto anuladas algunas de sus candidaturas, en aplicación de la Ley de Partidos. En las pasadas elecciones, fueron prohibidas aproximadamente la mitad de sus candidaturas locales y forales.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo