GARA > Idatzia > Athletic

Bi ibilbide kontrajarriek bidegurutzea elitean aurkitzen dutenean

Abadiño eta Otxandio artean soilik 14 kilometro daude. Hala ere, aurten, Ustaritz Aldekoaotalora matienarrak eta Koikili Lertxundi otxandioarrak, hainbat kilometrotara dagoen Lezaman bat egiten dute. GARAk aurrez aurre jarri ditu norberaren ibilideaz jarduteko.

p040_f01_140x268.jpg

Beñat ZARRABEITIA

Biak, profesionalismora iritsi dira, baina bakoitzak bide ezberdina jarraitu behar izan du helburu horretara heldu ahal izateko. Ustaritz, 16 urte zituenetik, Lezamako harrobiko ekipoetan egon da. Koikiliri, aldiz, Euskal Herriko hainbat taldetan jardun ondoren 26 urterekin ailegatu zaio elitearen dirdira dastatzeko aukera.

Bere ibilbideak hainbat erreportai eta elkarrizketari bide eman dio. Izan ere, lehen mailan gutxi dira Historian lizentziatuak direnak, aholkularitza enpresa batean lan egiten dutenak, eta batik bat, borroka librean txapeldun izan direnak. Otxandioarraren kasuak zine gidoi batetik ateraratakoa dirudi. Hala, iaz egoera honetan aurkitzea espero al zuen galdetzean, irmo erantzuten du: «ez, egia esan ez, Sestaon jokatzen nuenean neguko merkatuari begira zurrumurruak entzuten ziren, baina ez nuen espero».

1999a data giltzarria da bientzat. Urte horretan, Ustaritz Lezamako harrobian sartu baitzen, eta Koi Osasunaren bigarren taldeak fitxatu baitzuen. Talde nafarrean, besteak beste, Iñaki Muñoz, Jose Izquierdo eta Juantxo Elia jokalariekin topo egin zuen. Lehen urtea «nahiko ontzat» jotzen du ezker hegaleko txikiak, partida gutziak jokatu baitzituen, eta Miguel Angel Lotinak, orduan gorritxoen entrenatzaileak, «bazirudien jokalari batzuk gustoko zituela eta lagun arteko partida batzuk jokatzeko igotzen gintuen». Baina futbolak bi aurpegi ditu eta «bigarren urtean zortzi hilabetez izorratuta egon nintzen, kontratua bukatu zitzaidan eta ez zidaten berritu».

Koikili profesionalismoaren atarian zegoenean, Ustaritzek lehen urratsak ematen zituen goi mailako talde baten harrobian. Matienarrak zehazten duenez, «bakoitzak bere esperientzia dauka, bera Osasuna Promesasen, eta ni oraindik futbolean astiro sartzen. Azken batean, urte asko dira, eta pausoz pauso joan beharra duzu debutatzeko aukera ailegatzen zaizun arte».

Saltoa emateko abagunea 2005ean iritsi zitzaion Ustaritzi. Abadiñoarrak, Bilbao Athleticen zeuden beste hainbat jokalarik bezala, Jose Luis Mendilibarren esanetan Intertotoko lehen kanporaketa jokatzeko aukera izan zuen. Bizkaitarrek ez zuten Cluj-en aurkako eliminatoria pasatu, baina Ustaritzek gogoratzen duenez, «txapelketa hori ezagutzera emateko aukera izan zen, Mendik kanporaketa hori jokatzeko aukera eman zigun eta horrek ni asko poztu ninduen».

«Barruan egonda ere ez da hain erraza»

Dena den, azkenean ez zuen azken kortea gainditu, Amorebietak eta Ibon Gutierrezek ordea, aurredenboraldi osoa egin zuten, eta bigarren taldera jaitsi behar izan zuen berriz. Bere garapenak bigarren mailako talde batzuen arreta piztu zuen, eta Gijongo Sportingek bera utzita moduan Astuariasera joateako interesa izan zuela baieztatzen du matienako zentralak.

Lezaman geratu eta hazten jarraitu zuen. Bilbao Athleticek 2005-2006 denboraldian jokatu zituen lehen partidetan oso maila altua eman zuen. Bitartean, lehen taldea sekulako zailtasunak pairatzen hasi zen, eta gazte batzuek saltoa eman zezaketen zurrumurrua zabaldu zen. Baina, Koikiliri gertatu bezala, lesio batek abadiñoarraren bidea zapuztu zuen, «hasiera oso ona izan genuen Bilbao Athleticekin eta lehen hamar jardunaldietan dena jokatu nuen, baina Salamancaren kontra jokatzen taldekide batekin talka egin nuen, eta matelezurra hautsi nuen. Pena izan zen, zerbait entzuten zen jada, baina gauzek ezin izan zuten bere kabuz aurrera egin».

Horren harira, Koikilik badu zeresanik, otxandiorrak orduan Sestaorekin hirugarren mailan jokatzen zuen, baina aurretiaz Gernika eta Beasainen aritu zen. Ez da bakarra taldean, izan ere, Aritz Adurizek edota Gorka Iraizozek, honek Gernikan ere, bigarren B mailatik pasatu behar izan dute elitera ailegatu baino lehen.

Bere hitzetan, «baliteke Lezama barruan lehen taldera igotzeko helburua hurbilago ikustea, Athleticek jokalariak beheko mailetatik ateratzen baititu. Hortaz, kanpora zoazenean bidea gaitzago eta kurba gehiagorekin ikusten da, baina nire ustez, bi bideek zailtasun handia dute. Barruan egonik aukera gehiago dituzu, baina Ustak esan duena da, igotzear zaudenean lesio batek dena izorra dezake, gainera lehen taldean entrenatzaile aldaketak egon litezke. Beraz barruan egonik ere ez da hain erraza».

2006ko urtarrilean heldu zitzaion aukera definitiboa Ustaritzi. Clementek Realaren kontrako derbian titular moduan jarri baitzuen, «dena oso bizkorra izan zen, errekuperatu eta hurrengo astean lehen taldearekin entrenatzeko deitu zidaten. Dena segituan, ez nuen espero gauzak hain arin etortzea». Hala ere, Anoetako partidan zuri-gorriak atsedenaldira 2-0 galtzen ailegatu ziren, eta «sentsazio kontrajarriak nituen, alde batetik, pozik nengoen debutatzeagatik, eta bestetik ondo egiteko daukazun grina. Azkenean, gauzak pilatzen zaizkizu eta horrek urduritasunari bide ematen dio».

«Orain bi urte gogorra, iaz latzagoa»

Askotan, zailena ez dela heltzea esaten dute, baizik eta mantentzea, eta hori da Ustaritzek iaz bizitako egoera. Ez zuen askorik jokatu eta arazo fisiko ugari izan zituen, «une zailak izaten dira, jokalariak geurekoiak gara eta beti jokatu gura dugu, orduan aukera hori kentzen dizutenean asko sufritu behar da postua berriz ere lortzeko».

Lesioei dagokienez, atzelari bizkaitarrarena edo Joseba Garmendiarena ez dira kasu bakarrak izan azken urteotan Athleticen. Izan ere, Rafa Alkortak edota Ander Murillok ere, bere garaian kasik denboraldi osoak galdu zituzten, baina abadiñoarra etiketa horrekin gelditu da. Berak argitzen duenez, «etiketa hori jartzen dizute, baina hori bizitzako alor guztietan gertatzen da, eta ez zaio garrantzi handiagorik eman behar, garrantzitsuena da norbera zelan sentitzen den kanpoko jendeari kasurik egin gabe».

Aurreko denboraldia sufrimenduak markatu zuen. Zuri-gorriek azkeneko jardunaldira arte itxaron behar izan zuten salbazioa erdiesteko. Ustaritzek oroitzen duenez, «orain dela bi urte gogorra izan bazen, iazkoa are latzagoa izan zen. Azkeneko partida hil ala bizikoa zen, irabaziz gero mantentzen ginen, bestela beste emaitza batzuei begiratu behar genien eta ziurrenik...» mamuak barruan darrai.

Aldiz, Koikilik denboraldi biribila bizi izan zuen Sestaorekin. Ezkerraldekoak Bigarren B mailara itzuli ziren, eta urte bikaina egin ostean igoera play-offean sartzeko atarian gelditu ziren. Hegalekoak gogoratzen duen moduan, «karanbola batek kanpoan utzi gintuen, aldagela horretan bere bizitzan horrelako esperientzia bat behin bakarrik bizitzeko aukera izango zuela uste zuen, jende asko baitzegoen».

Aurtengo abuztutik aurrera, bi jokalari hauen bideak elkartu egin dira. Koikilik, hasiera batean Bilbao Athleticen aritu behar zuen, baina aurredenboraldian Caparros konbentzitu eta lehen taldean geratu da. Dena oso azkar joan da otxandioarrarentzat, eta horrek bide ematen du talde zuri-gorriaren inguruan dagoen guztiaren inguruan hitz egiteko.

«San Mames flipantea da»

Deigarriena, «orain arte telebistaz ikusi duzun jendea, Messi edo Nou Camp, zirrara sortzen dute, baina San Mames flipantea da. Aipagarriena beharbada, Athleticen inguruan dagoen zaletasuna da, adibidez ,Valladolidekoa 'kristona' izan zen. Ekipoari dena emateko prest daude, nahiz eta taldea azkeneko urteetan ez den ondo aritu, hori beste klub batean pentsaezina da». Horiek hala, Koik bere hausnarketa egiten du, «norabide bikoitzeko arma da, emaitzak ondo joanez gero giroa baikorra da, eta gauza garrantzitsuak egin daitezke. Baina, okertuz gero, presio eta ardura gure gain erortzen da».

Burutazio horri eutsiz, iazko denboraldian Bilbon bizitutakoaren inguruan honakoa dio: «Ustak jakingo du, nik kanpotik bizi bainuen, baina aurreko urtekoa barrutik itzela izango zen...besteok asko sufritu genuen, baina nik ezin dut imajinatu ere egin aldagelan kontua zelakoa izango zen. Askotan gainera, kanpotik, jendeak 'potrojorran egon eta kristona irabazten dute' eta halakoak esaten ditu. Baina, hor barruan egon behar da hori jasateko». Ustaritzek hitza hartzen du honakoa esateko: «bai, iazkoa beste edozein lekutan ez zen posible, Realak adibidez sarrerak oparitzen zituen eta zelaia ez zen betetzen, baina hemen dena saldu eta bete egiten zen! Jendea beti zegoen taldearen alde, entrenamenduetan ere Lezama beteta zegoen. Athletic, jendeak barru-barruan daraman zerbait da».

iaz Koikilik

Sestao Riverren jokatzen zuenean sartutako golak. Ez da batere zifra makala atzelari batentzat. Otxandioarra espezialista da faltetan eta penaltietan.

UN ESTRENO GOLEADOR QUE CONTARÍA CON DEDICATORIAS MUY ESPECIALES

Koikili tan sólo ha disputado seis partidos como rojiblanco, mientras que Ustaritz, en tres campañas, ha jugado un total de 34. Hasta el momento, ninguno de los dos ha tenido la posibilidad de marcar, pero tienen muy claro a quien les dedicarían ese primer tanto. El de Otxandio es rotundo, «a mi aita y, sobre todo, a mi aitite que falleció en diciembre del año pasado. De joven, él jugó también en el Sestao y siempre me animaba». Por su parte, Ustaritz, también repararía en la familia, «yo se lo dedicaría a mi amama, soy consciente de que le haría muchísima ilusión». Tal vez, Koikili tenga alguna opción más, ya que es especialista desde los 11 metros. Cuestionado sobre si tiraría un penalti con el Athletic, asegura que «aquí está difícil, pero si se diera la circunstancia, lo tiraría sin problemas».

Otro aspecto que llama la atención es que ambos tienen estudios universitarios. El lateral es Licenciado en Historia, mientras que Ustaritz estudia Ingeniería. Es consciente de la dificultad de compaginar el fútbol profesional con los apuntes, pero el de Abadiño sentencia diciendo que «una vez que empiezas algo, tienes que terminarlo». Beñat ZARRABEITIA

CUATRO MESES Y MEDIO DESPUÉS YESTE REGRESA A LA CONVOCATORIA

Fran Yeste puede disputar mañana sus primeros minutos de la temporada, cuatro meses y medio después de que se enfrentase al Levante, en el último choque de la pasada Liga.

A falta de que el Athletic realice esta tarde en San Mamés (19.00 horas, a puerta cerrada) su último entrenamiento de la semana, el propio centrocampista adelantó ayer que estará en la convocatoria ante el Recreativo. Habrá que ver si, además, Joaquín Caparrós le incluye en el once titular, una posibilidad que no descarta el basauritarra. «Ya veremos si juego o no, aunque si no juego de inicio no me extrañaría. Lo vería normal porque es una decisión del míster», admitió Yeste, que aseguró sentirse «bien», pero no «al cien por cien».

En un periodo de recuperación que se ha prolongado más de lo previsto, Yeste admitió haber pasado «momentos difíciles, pero siempre he tenido confianza en que iba a llegar un punto en el que me iba a encontrar bien. Ha tardado más de lo previsto, pero ahora me encuentro bien y con ganas de sentirme aún mejor».

La Liga, por otra parte, comunicó ayer que el choque entre Espanyol y Athletic se disputará el próximo domingo 11 de noviembre a partir de las 17.00 horas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo