GARA > Idatzia > Gutunak

Maite Arginzoniz Elorrio

Guantanamo espainola

Asteburu honetan, Puerto III espetxea ezagutzea tokatu zait. Kanpotik edozein espetxek daukan itxura berbera dauka, baina barrua infernua dela dio bertan gatibu dagoen Anttonek. Nahiz eta preso politikoak isolamendu modulu berdinean egon, galeria desberdinetan daude, eta ez daukate elkar ikusterik. Egunaren hogeita lau orduak bakar- bakarrik igarotzen dituzte. Lau orduko patioa besterik ez daukate eta gainontzeko hogei orduak gela ilun batean pasatzen dituzte. Intimidatzeko asmoz, janaria lau funtzionariok eramaten diote ziegara Anttoni. Patiora joateko orduan, hiru aldiz miatzen dute raketa eta eskuak edonon sartuz. Baita telefonoz hitz egitera doan bakoitzean ere. Patioa oso txikia da eta sare handi bat dauka goialdean. Ziegan ezin du poltsarik edo plastikorik eduki, beraz, zerbait atera behar badu eskuan eraman beharra dauka. Bi gauzetan murriztua dauka dena, bi aldizkari, bi egunkari, bi kamiseta... Bisitetan, senideak egoten diren lokutorioa ere giltzaz ixten dute, geu ere preso bihurtzen gaituzte.

Gure senide eta lagunak jasaten ari diren egoera hau salatu beharra daukagu, orain arte borroka bidez lortu duten guztia berriz ere atzerapausoak ematean hasia baita. Denon artean lortu behar dugu gure senide eta lagunak egoera jasangaitz horretatik ateratzea, beraz, mobiliza zaitez. Euskal presoak etxera orain!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo