GARA > Idatzia > Non Zer

Zaintza lanak eta etxeko lanak egiten dituzten gizonak ezagutarazteko lehiaketa

Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak zaintza lanak eta etxeko lanak emakumeen ardura bakarrik ez direla erakusteko argazki lehiaketa antolatu dute. Partaide bakoitzak bost argazki aurkez ditzake; derrigorrezkoa da argazkietan gizonak etxeko lanak egiten edo beste pertsona batzuk zaintzen azaltzea. Gizonak zaintza lanak eta etxeko lanak egiteak dituen onurak eta aberasgarritasuna islatzea da irizpide nagusia. Argibide gehiago izateko, udaleko web orrira (www.hernani.net) edo 943 334 304 telefonora jo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo