GARA > Idatzia > Non Zer

Genero eta lankidetza topaketak datorren asteburuan Aretxabaletan

Garapenerako Hezkuntzan aritzen den Debagoinako Elkarhezitzen lan taldearen jardunaldiek hurrengo helburuak izango dituzte: hainbat tokitako emakume taldeen errealitate soziala eta kulturala ezagutzea, lan-metodologiak ezagutu eta banatzea, eta emakumeek bazterkeriaren aurka eta gizartea eraldatzeko duten zeregin aktiboa ezagutu eta banatzea. Horrenbestez, hainbat genero ikuspuntu aztertuko dira hitzaldiak, tailerrak... erabiliz. Besteak beste, Arantxa Basagoitik, Ivonne Ortuñok eta Mirra, Pro Mujer Eraldatzen, Ekin, Mujeres del mundo, Aldarte, Hombres por la igualdad eta Asociacion Marta Txori elkarteek hartuko dute parte. Jardunaldietan Ciudad Juarezeko Nuestras Hijas de Regreso a Casa elkarteko bi ordezkari ere izango dira. Parte hartzeko, 675709634 telefonora deitu edota mezu elektronikoa bidali elkarhezi@yahoo.es helbidera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo