Mendizorrotzako ezbeharra
Hurrengo partidan zaleek lekuz aldatu beharko dute
Alavesek eta Gasteizko Udalak ez zuten akordiorik itxi atzoko bileran eta datorren asteazkenean berriz elkartuko dira teknikari guztien txostenak eskuetan dituztela neurriak hartzen hasteko
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Gasteizko Udalak eta Deportivo Alavesek atzo goizean izandako bilerak alde bakoitzak dituen posturak apur bat gerturatzeko bakarrik balio izan zuen. Horrenbestez, Polideportivoko harmailako beheko partean jarri ohi diren zaleek hurrengo partida beste guneren batetik ikusi beharko dute, ziur asko preferentzian.
Alaveseko eta Gasteizko Udaleko ordezkariek beraien arteko hitzarmenaren jarraipen bilera izan zuten atzo, baina bileratik ez zen inolako irtenbiderik atera. Aldeek hainbat txosten aztertu behar dituztela argudiatu zuten. Horiek horrela, bakoitzak bere ondorioak atera ostean, datorren asteazkenean bilduko dira berriro. Mendizorrotzako hurrengo partida larunbat edo igandean jokatuko denez, oso denbora gutxi geratuko da konponketa lanak aurrera eramateko. Hortaz, inguru hori hesiekin itxiko dute inork bertara sartzeko aukera izan ez dezan. Udalak atearen atzeko gune batean falta diren aulkiak ezartzean jarri du lehentasuna; klubarentzat, berriz, harmailaren azpian dagoen zuloa estaltzean dago arazoaren muina.
Bilera amaitzean, Maite Berrocal Gasteizko Udaleko Kirol eta Kultur zinegotziak bi aldeen izenean hitz egin zuen. «Eskura ditugun ahalbide guztiak jarriko ditugu bi aldeek arazoa konpontzeko beharrezko erabakiak hartzeko eta halakorik berriz gerta ez dadin», esan zuen.
«Hurrengo astean berriro elkartuko gara, bakoitzak bere txosten teknikoak egin eta aztertu behar baititu inolako erabakirik hartu aurretik. Bilera horretan segurtasun arloan hartu beharreko neurri guztiak erabakiko ditugu», gaineratu zuen Maite Berrocalek.
Legea bete
Hori bai, Gasteizko Udalaren tesiari eta legediak markatzen duenari jarraiki, falta diren 168 aulkiak jarri egingo dira. «Legeak behartzen du hala egitera. Hori dela eta, hurrengo bileran aulkiak noiz eta nola jarriko ditugun erabakiko dugu», azaldu zuen Kirol zinegotziak.
Harmailen azpian dagoen zuloa estaltzea ez dago baztertuta, baina ezertan hasi aurretik, Futbol Liga Profesionalari eta Espainiako Futbol Federazioari gaiaren inguruan hainbat kontsulta egingo dizkio Alavesek. Printzipioz, bi erakunde horiek ez lukete inolako arazorik jarri beharko zuloa kentzeko, Espainiako Federazioak barne araudi bat atera baitzuen orain dela hamar urte futbol zelaietan halakoak kentzea gomendatuz.
Alaves Gare, hesiaren aurka
Bart, bilduta egon ostean, Alaves Gare peñen elkarteak komunikatua atera zuen; euren iritziz, hesiaren egoera kaxkarrak eragin zuen ezbeharra. Alaves Gareren iritziz, hesiak ez ditu segurtasun neurriak betetzen. Gainera, zaurituren batek epaitegietara jotzen badu irabazteko aukera asko izango dituela uste dute. Hala ere, oraingoz beraiek ez dute halako neurririk hartu.
Kluba bezala, zuloa estaltzearen alde dago Alaves Gare eta ez du uste aulkien faltak sortu zuenik erorketa, aurreko aldian hautsi zen gunean aulki guztiak baitzeuden. Legeak agindu bezala aulkiak jartzen badituzte, bizkarreko babesik ez duten jarlekuak ipintzea gomendatu dute.
El centrocampista riojano Sergio Rodríguez apostó ayer por mantener la intensidad que el equipo demostró en el derbi ante el Eibar, entendiendo que ésa debe ser la clave para encarrilar un par de buenos resultados.
«Tenemos una buena plantilla pero, si nosotros no le metemos intensidad y agresividad cuando no tenemos la pelota, lo vamos a pasar mal. Porque hoy en día hay jugadores de muchísima calidad en Segunda y, si no aprietas, enseguida te hacen un gol o una ocasión», declaró el centrocampista albiazul.
En este sentido, Sergio entiende que tendrán mucho ganado si mantienen ese nivel de intensidad. «Si partimos bien, de ser agresivos, pero no sólo en la defensa, sino en cualquier jugador, empezando desde el punta, que es de donde se empieza la defensa, si mantenemos la intensidad, incluso en lo ofensivo nos va a ser más fácil», explicó el jugador.
En el plano físico, el partido ante el Eibar no dejó grandes secuelas. Raúl Sánchez, por dolencias en el talón de Aquiles, y Toni Moral por sobrecarga en isquiotibiales, no terminaron el entrenamiento de ayer.
J.O.
Peñek komunikatua atera zuten bart; euren iritziz hesiaren egoera kaxkarrak eragin zuen ezbeharra. Salatu zutenez, ez ditu segurtasun neurriak betetzen. Gainera, zaurituren batek epaitegietara joz gero irabazteko aukera asko izango dituela uste dute.