Faxistak babestu eta herritarren aurka oldartu da Ertzaintza Gernikan
Ricardo Saenz de Ynestrillas ultraeskuindarra epaiketa batean abokatu lanak egitera joan zen atzo Gernikara. Herritarrak, berriz, beren «mesprezua» adieraztera irten ziren kalera, baina Ertzaintzak ez zien utzi manifestazioa egiten eta beren aurka oldartu zen. Faxistekiko tratua guztiz bestelakoa izan zen. Babestuta eta eskoltatuta eraman zituzten epaitegiraino. Bi militar espainol aulkian eseri behar ziren bertan.
Manex ALTUNA |
Gernikak esanahi berezia du euskal herritarrentzat. Alde batetik, bertan dagoen arbolak ordezkatzen dituen ohitura eta lege zaharrengatik. Baina batez ere, nazioartean faxismoaren aurkako ikurretako bat delako. 1937ko apirilaren 26an Francoren aliatu alemaniarren aire-armadako Condor legioak Gernika bonbardatu zuen. Herrian azoka eguna zen eta bertan bildutako herritarrei eraso egin zieten. Egungo historialari gehienek onartzen dute 400 hildako inguru izan zirela. Francisco Francok, aldiz, beti ukatu zuen bonbardaketarekin zerikusia izan zuela, eta euskaldunei, «gorriei eta komunistei» egotzi zien su eman izana.
70 urte bete dira aurten eta Busturialdeko gazte independentistek eta hainbat herri ekimenek, Sare Antifaxistak barne, elkarretaratzera deitu zuten atzo Ynestrillasen etorrera zela-eta. «Ezinezkoa da onartzea sarraski hura egin zutenen oinordekoei gure herrian sartzen uztea eta gogor erantzun behar diegu», adierazi zuten.
Izan ere, ultraeskuindarra joan den ekainean Mungiako herriko tabernan hiltzeko mehatxuak eta irainak egin zituzten hiru militarretako baten abokatu gisa izan zen Gernikan. Hori bai, Polizia autonomikoak babesturik. Jone Goirizelaia izan zen salaketa jarri zuen tabernariaren ordezkari legala eta Ertzaintzaren jarrera «lotsagarria» izan zela esan zuen epaiketa amaitu ostean.
«Ez da guztion Polizia»
«Gernikaren historia eta hemen gertatutakoa ezagutzen duen ororentzat jasanezina da gaur Polizia autonomikoak egin duena: faxista bat babestu eta eskoltatu epaitegi barruraino. Are gehiago, ez dugu ulertzen faxistak babestuak izatea salaketa beren aurkakoa izan denean», adierazi zuen ezker abertzaleko ordezkariak.
Goirizelaiaren ustez, «argi geratu da Ertzaintza ez dela guztion polizia. Beren helburua ez da izan ezker abertzaleko militanteak eta pertsonak babestea, guztiz kontrakoa baizik».
Izan ere, Gasteizko Gobernuaren aginduetara dagoen Poliziak Bizkaiko hiribildua guztiz harturik zeukan goizeko 10.00etarako. Alde guztietan suma zitekeen ertzainen presentzia, pai- sanoz zein beltzaz jantzita. Herrira sartzerakoan, Muxika parean, kontrola jarri zuten. Gernika barnean, berriz, sei furgoneta baino gehiago ikus zitezkeen, batez ere epaitegi inguruetan. Bertan deituta baitzegoen elkarretaratzea Saenz de Ynestrillas eta beren jarraitzaileei «mesprezua» adierazteko.
Pertsianak jaitsi eta ikurrinak balkoietara ateratzeko deialdia ere egina zegoen 10.30etik 11.30ak arte, eta kaleko giroan suma zitekeen Gernikan ultraeskuindarrek ez dutela tokirik. Taberna eta komertzio gehie-nak ere itxi egin zituzten tarte horretan. Inguruko herrietatik ere ehunka pertsona gerturatu ziren. Ertzaintzak, ordea, ez zien utzi epaitegi inguruetara hurbiltzen.
Saiatu zirenei bultzaka erantzun zieten kamerarekin gra- batzen zituzten bitartean, eta tentsio uneak bizi izan ziren. Manifestariek Polizia autonomikoaren jarrera gogor gaitzetsi zuten lelo ezberdinak erabiliz «frankismoaren oinordekoak» babesteagatik.
Harro, atzamarra ateraz
11.00ak aldera heldu zen Ynestrillas kotxe batean ertzainek eskoltaturik. Atzamarra eta argazkiak ateraz heldu zen harro epaitegira, baina txistuka eta kontrako oihuak botaz eran-tzun zuen epaitegi inguruetan bilduta zegoen jendeak eta ezkutaturik aparkalekuan sartu behar izan zuen.
Beranduago, manifestazioa egiten saiatu ziren «Euskal Herria nazioa, faxistak kanpora» zioen pankarta baten atzean. Ertzainak beren aurka oldartu ziren eta istiluak izan ziren herriko hainbat puntutan.
Bien bitartean epaiketa egin zen ateak itxita. Salaketa jarri zuen pertsonaren abokatuak deklarazioa babesturik egitea eta falten ordez delitu bezala epaitzea eskatu zuen. Baina epaileak ez zuen onartu ez bata ez bestea. Nahiz eta uztailean helegite bat jarri, kasua legez kanpoko atxiloketa, mehatxuak, koakzioak eta lesio bezala epaitua izan behar zela zioena, epaileak ez zeukala horren berri eta epaiketa egin beharra zegoela esan zuen.
Ynestrillasek ordezkatzen zuen militarra bakarrik agertu zen, gainontzeko biek idazki bat aurkeztu baitzuten. Bertan Mungiako herriko tabernan egon zirela onartzen zuten, baina tabernariarekin eztabaidatu zutela eta ez zela inongo mehatxu ez irainik izan.
Absoluzioa eskatu zuten hiru akusatuen abokatuek eta fiskalak. Azken horren ustez, «gertakariak ez daude egiaztatuta» eta deklarazioan «kontraesanak» daudenez in dubio pro reo printzipioa aplikatzea zilegi da; hau da, «zalantza kasuetan presoaren alde egitea».
Baina Ynestrillas urrunago ere joan zen. Goirizelaiak salatu zuenez, «orain dela 70 urte bonbardaketarekin egin zuten bezala, salaketa jarri duena akusatu bihurtzen saiatu da». Militarrek, Konstituzioaren 20. artikuluak dioen bezala, «Espainia defendatu» zutela esan zuen tabernan zegoen Iñaki de Juanaren argazkia kendu zutelako eta horrek eman ziolako bide «eztabaidari». Salaketa Armadaren aurkako «ETA-Batasunaren estrategia» zela esan zuen ultraeskuindarrak, eta horregatik, gezurra esateagatik epaitu beharra zegoela tabernaria.
Herriko tabernako langileak, berriz, bere garaian mehatxuengatik egindako salaketa berretsi zuen epailearen aurrean. Agertu zen militar bakarra buruan kolpea eman zion pertsona zela adierazi zuen.
Pertsianak jaitsiz eta balkoietan ikurrinak jarriz salatu zuten ultraeskuindarren etorrera hainbat gernikarrek. Taberna eta komertzio askok ere 10.30etik 11.30era itxi egin zuten ongi-etorriak ez direla adieraztearren.
La Ertzaintza se encargó de la escolta y protección de los militares juzgados y de los ultraderechistas, quienes no tuvieron empacho alguno en lanzar nuevas amenazas de muerte dentro de la sede judicial, en este caso dirigidas contra los allegados del trabajador de la «herriko taberna» de Mungia, quienes esperaban fuera de la sala a que finalizara la vista.
Junto a Ricardo Sáenz de Ynestrillas, llegaron en el coche escoltado por la Ertzaintza el militar al que defendía, una mujer y otros dos hombres. Estos últimos ejercían de miembros de seguridad del líder ultraderechista. Esas personas también accedieron al Juzgado y, pese a que no pudieron entrar a la sala por ser el juicio a puerta cerrada, permanecieron en los pasillos. Al concluir la sesión trataron de fotografiar al denunciante, actitud que fue recrimanada por los familiares y amigos del camarero. Entonces, los acompañantes de Ynestrillas comenzaron a insultarles. Según consta en la denuncia que interpusieron por lo sucedido las personas que se encontraban allí, les llamaron «asesinos», «hijos de puta» y «terroristas», y les gritaron que les iban a matar porque tenían pistolas.
La Policía tuvo que intervenir y el procurador solicitó a los agentes que se les identificara e intervinieran los teléfonos móviles para evitar que puedan colgar las fotografías en las páginas fascistas de internet.
Al producirse los hechos denunciados en la entrada del Juzgado y al existir cámaras de seguridad en ese lugar, los allegados reclamaron también que se les entregue una copia con las imágenes para las diligencias pertinentes.
Un joven de 19 años fue detenido en Gernika acusado por la Ertzaintza de participar en los incidentes que se produjeron tras disolver los agentes de la Policía autonómica una manifestación en protesta por la presencia de Ricardo Sáenz de Ynestrillas en la villa foral. Según difundieron las agencias de información, en las calles de Gernika desconocidos cruzaron varios contenedores y les prendieron fuego. Varios coches patrulla de la Ertzaintza estacionados en las cercanías de la Casa de Juntas fueron también apedreados por encapuchados, que rompieron el cristal de las ventanillas.
A pesar de la anunciada presencia de seguidores ultraderechistas en varios foros de internet para apoyar a los tres militares encausados en este juicio, la realidad es que no hicieron acto de presencia por ningún lado. La Policía autonómica tampoco informó de que fueran retenidos en ningún lugar.
Goirizelaiak uztailean helegitea jarri zuen kasua delitu bezala epai zezaten. Baina epaileak horren berri ez zeukala argudiatuta eta abokatuen protesten aurrean, militarrak falta bategatik epaitzea erabaki zuen.