GARA > Idatzia > Non Zer

«Xiberoko kantuak a cappella» arituko dira Bordaxar, Lurro, Pinque eta Larrandaburu

Biarritzeko Mediatekak, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin, Xiberoko kantarien entzutera eta gozatzera gonbidatu gaitu. A cappella arituko dira Jean Bordaxar, Jean-Pierre Lurro, Jean-Noël Pinque eta Robert Larrandaburu. Azken urte hauetan, toki askotan ibili den laukote honek atzoko eta gaurko zuberotar kantuak arras ongi ematen ditu. Jean Bordaxar da hitzak eta musika berriak asmatzen dituena. Euskal Herritik kanpo ere, hala nola Katalunian edo Quebecen; arrakasta handia bildu duen talde ona. Lau boz berezi eta eder, Zuberoaren oraino hobeki maitarazteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo