GARA > Idatzia > Euskal Herria

Atxiloketak salatzeko gaurko martxan parte hartzera deitu du LAB sindikatuak

GARA |

Polizia espainolak joan den astearte goizaldean atxilotu zituen lau gazte donostiarrak Auzitegi Nazional espainolera eramango dituzte gaur goizean. Arratsaldean, berriz, manifestazioa antolatu dute hainbat gazte independentistek joan den astean hasi eta egunotan segida izan duen sarekada salatzeko. LAB sindikatuak bat egin du mobilizazioarekin eta bertan parte hartzeko deia egin die donostiarrei.

«Ekimen prebentibo» gisa azaldu duten polizi operazioaren atzean Euskal Herriaren independentziaren alde dagoen gazteria kriminalizatzeko apustua dagoela uste du LABek. Horrenbestez, atxilotuen senideei elkartasuna adierazteaz bat, gaur, 17.00etan, Donostiako Artzain Onetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo