GARA > Idatzia > Eibar

Kordoba hartuko du gaur Ipuruan

Etsaiaren bolada ona apurtu nahi du Eibarrek berea hasteko

Hiru aste daramatza Eibarrek garaipenik lortu barik. Gipuzkoarrak bezala igo berria den Kordobak, berriz, ez du partidarik galdu azken zortzi jardunaldietan.

p046_f01.jpg

 

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Ibilbide kontrajarriak dituzten bi talde izango dira gaur aurrez aurre Ipuruan. Eibarrek puntu bakarra eskuratu du azken hiru asteotan eta Cordobak, berriz, ez du partidarik galdu zortzi jardunaldiotan. Andaluziarrek, gainera, partida bakarra galdu dute denboraldi osoan.

Gorri-urdinek, noski, etsaiaren boladarekin amaitu nahi dute beraiena hasteko. Koltxoi polita dauka oraindik talde gipuzkoarrak, baina azken hiru asteetan zenbat postu galdu dituen ikusita, nahiago du balazta lehen baino lehen zapaltzea. Horretarako beste bolada bati eutsi beharko dio, Kordobak ez baitu inoiz Ipuruan irabazi.

Berriro ere, Eibarrek aurkituko duen oztopo nagusia etxean bertan dago: hain zuzen ere, taldeak dituen hutsuneetan. Etxabek, Gurrutxagak, Lombrañak, Altunak eta Zurutuzak min hartuta jarraitzen dute; horrenbestez, hainbat aldaketa egingo ditu Javier Mandiolak hasierako taldean. Lehena, zorionez, albiste on baten ondorioz egingo du, belauneko lesioa gainditu ondoren atera itzuliko baita Cuellar. Horrela espero du behintzat entrenatzaileak, badaezpada atezainak azken proba egingo duen arren partida hasi aurretik.

Markel Roblesek eta Joseba del Olmok, beren aldetik, Txiki Lombraña eta Jon Altunaren lekuak hartuko dituzte zelai erdian. Atzoko saioan ikusitakoaren arabera, gainera, Txiki eta Goiria hamaikakora bueltatuko dira Manel eta Yagueren ordez.

Mandiola, baikor

Laugarren astez jarraian hainbeste hutsune eduki arren, Manixek baikortasunez egingo dio aurre partidari. «Talde lehiakorra dugu. Kromoak aldatu arren, taldeak hainbat arratsaldetan emandako maila manten dezake. Horrela egiten badugu, partida irabazteko aukerak izango ditugu», esan zuen atzo.

Ibilbide kaskarrari ere ez dio garrantzi handirik eman nahi entrenatzaile eibartarrak. «Beti irteten gara irabaztera. Badakigu zaila dela, bereziki aste honetan, estatistikek argi uzten baitute oso zaila dela Kordoba gainditzea. Baina ezin gara astero horrekin kezkatuta ibili, bestela jokatu ere ez genuke egingo! Ibilbidearekin ere gauza bera gertatzen da. Ezin dugu presio gehiago sortu, azken hiru partidatan puntu bakarra eskuratu dugula gogoraraziz», adierazi zuen.

Kordobari dagokionez, zigortutako Acciariren lekua Juan Navarrok hartuko du. Hori izan daiteke hamaikakoko aldaketa bakarra, Paco Jemezek ez baitu gehiegi aldatu nahi hain partida onak egiten ari den taldea.

Bolada onean egon arren, Andaluziakoek ez dute partida errazik espero Ipuruan. «Betiko borroka egiten du Eibarrek; gainera, jokalariek kalitatea eta esperientzia daukate», nabarmendu zuen Jemezek.

Manix ya cuenta con una peña tras la creación de «Mandiola Laguntaldea»

Javier Mandiola se convirtió ayer en el primer entrenador del Eibar con una peña en su honor.

«Mandiola Laguntaldea» se puso de largo con un acto en el que, evidentemente, el técnico fue el protagonista. Un Manix que reconocía sentirse «halagado», aunque tampoco quiso «darle más vueltas. Son amigos, así que tampoco tiene tanto mérito», bromeó.

A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo