GARA > Idatzia > Saskibaloia

Emakumeen Liga | Hondarribia-Irun

Penatan egoteko astirik gabe, Extrugasa arriskutsua gainditu behar da Hondartzan

GARA | HONDARRIBIA

Saskibaloi denboraldia hasi bada hasi, orain ez dago geldituko duenik. Emakumeen Eurokopan gaizki ekinagatik, ez dago penatan aritzeko denborarik. Ostegunean Taranton jokatu ondoren gaur arratsaldeko 19.00etan Galiziako Extrugasa arriskutsua izango da Hondarribia-Irunen aurkari Hondartza pabilioian.

Jon Txakartegirenek etxean faborito behar dute izan, eta Rivas Futura zailaren aurka erakutsitako maila errepikatuz gero, nekez egin behako lieke ihes garaipenak. Mementoz, lesioekin ez du arazorik talde hondarribiarrak. Hiru egunetik behin jokatzen ari direla ikusita, ez da gutxi. Garaipena lortzea beti da garrantzitsua; are gehiago ligako aurreneko postuetan izatea bada helburua, Ros Casares eta Avenidarengandik gertu.

Antzeko ibilbidea

Gipuzkoarren antzera ekin diote ligari Vilagarcia de Arousakoek. Aurreneko neurketan Celta Vigourbanen aurka derbia galdu ostean, hurrengo bi neurketak irabaztea lortu dute.

Horretaz gain, beren izarra, Kiesha Brown estatubatuarra berreskuratu dute, maila bikainean berreskuratu gainera. Azken orduan Marina Kress Bielorrusiako pibota fitxatzea ere lortu dute eta Hondartzan egonen dela dirudi.

Hain dira antzekoak talde biak, non Extrugasa ere Emakumeen Eurokopan galtzetik datorren, Italiako Beretta familaren aurka 67-62, hain zuzen.

Azkenik, Robinson eta Maite Checarentzat partida berezia izan daiteke gaurkoa, biek ere Extrugasan jokatu baitute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo