GARA > Idatzia > Non Zer

ZINE FESTA

Tolosako Zine Klub taldeak «Zine festa» antolatu du abenduko zubirako

Tolosako Zune Klub taldeak «Zine festa» antolatu du abenduko zubirako, hau da, abenduaren 5etik 9a arte. Antolatzaileen esanetan Tolosan inoizko zine aukerarik bikainena izango da. Guztira 16 zine saio izango dira. Bost filma helduentzat, eta lau haurrentzat. Honako filmak ikusteko aukera izango da: «El Orfanato», «Un plan brillante», «Tierra», «Lucio» eta «Las 13 rosas» helduentzat, eta «Martina eta xagutxoak», «Iratxoen erregea», «Irabazle eta galtzaile» eta «Urtemuga festa» umeentzat. Prezio bereziak izango dira, izan ere, 5 filmak ikusi nahi dituenak bonoak 6 eurotan izango ditu eskuragarri, eta gaueko saioa aukeratuz gero, 5 eurotan; umeen sarreren prezioa saioko 2 eurokoa izango da. Bonoak salgai daude jadanik Leidor zinemako leihatilan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo