GARA > Idatzia > Non Zer

LEHIAKETA

Kolore Biziak elkarteak Komiki Lehiaketa martxan jarri du

Hemezortzi eta hogeita hamar urte bitarteko pertsonek parte har dezakete. Egile bakoitzak hiru komiki aurkez dezake gehienez lehiaketara, originalak eta lehenago argitaratu gabeak. Sinadurarik gabe aurkeztu behar dira. Gaia librea da eta pertsonaiak originalak izan beharko dira. Lanak Kolore Biziak elkartean aurkeztu behar dira abenduaren 7a baino lehen. Emakume gazte batek egindako komiki onenari sari berezia emango zaio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo