GARA > Idatzia > Euskal Herria

Burlatan eta Tafallan gaur egin behar diren manifestazioen alde egin du herritar talde ugarik

GARA | IRUÑEA

Joan den astean Burlatako sei gazte atxilotu zituztela-eta (horietatik lau espetxera bidali dituzte), gaur manifestazioak izango dira Burlatan eta Tafallan, izan ere, herri horrekin lotura handia du gazte horietako batek, Jose Jabier Osesek hain zuzen ere.

Bi agerraldiak ordu berean izango dira: 13.00etan. Burlatakoa Askas enparantzatik abiatuko da, eta Tafallakoa, aldiz, Nafarroa plazatik.

Aipatzekoa da bi ekimenek lortu duten herritarren sostengua, izan ere mota guztietako kolektibo ugari atxiki zaizkio deialdiari.

Tafallako agerraldiari dagokionez, beste askoren ar-tean, hauek dira bildu diren sostenguak: Azkoiengo Koxka enpresako LAB sekzio sindikala, Desguaces Tafalla-ko langileak, Artaxoako Musika Eskolaren langileen ordezkariak, Azoka Tabernako langileak, Construcciones Navico-ko langileak, LIDL-ekoak, Escayolas Barasoain-ekoak, Victoriano Luzuriaga-koak, Kaparrosoko Rock Wool-ekoak eta Granja Dos Hermanos-ekoak, Gure Liburuak-ekoak, Txalaparta-koak, Tafallako ikastolakoak...

Ikus daitekeenez, LABeko ordezkari zen Oses-en inguruan langile ugari bildu da, baita gainerako atxilotuen alde ere. Koxka Iruñeko ELA, LAB eta ESK-ko ordezkariek ere haren sostengua adierazi diete Poliziak eta Guardia Zibilak harrapatutako gazte hauei guztiei.

Burlatari dagokionez, Euskal Herria Peña, Aldabea Peña, Karrikagoitia Peña, Axular Elkartea, Larratz Dantza Taldea, Burlatako Gazte Asanblada, Gure Ataria Plataforma, Burlatako txistulariak eta ezker abertzaleko erakundeak izan dira manifestazioaren bultzatzaile, torturak salatu zituzten sei gaz- teei elkartasuna adierazteko asmoz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo