GARA > Idatzia > Gutunak

Joxe Iriarte «Bikila», Nathaly Pelagie, Iosu Perea, Joan R. Garai, Iñaki Martin Zutik-eko kideak

18/98+ auzitakoak askatu!

18/98+ auzia hastapenetik zentzugabekeria ez ezik bidegabekeria ere iruditzen zaigu. Izan ere, auzi honek, aldez aurretik espainiar Estatutik idatziriko gidoi bati jarraitu dio, non epaituek ez duten inongo aukerarik izan salaketei aurre egiteko eta beren burua defendatzeko. Epaiketa osoa parodia bat izan da.

Horrez gainera, sententzia plazaratu aurretik auziperatu gehienak atxilotzeak argi eta garbi adierazten du Espainiako Estatuari bost axola zaiola gutxieneko itxura gordetzea.

18/98+ auziak, Alderdien Legeak eta antzeko erabakiek ideien kriminalizazioa eta askatasun demokratikoen galera dakartzate eta gatazka gainditzeko oztopo bat gehiago ezartzen dute.

Desadostasuna ez ezik protestari ekin nahi diogu. Horretarako, 18/98+ lan taldeak erabaki horren aurka bultza dezakeen ekimenetan parte hartzea modurik egokiena izanik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo