ATHLETIC Valentziaren aurka jokatuko du
Bi marka kaskar batera apurtzeko aukera du Athleticek
Hogei urte geroago Mestallan irabazten saiatuko da Athletic, eta azken jardunaldietako behaztopak ahaztu
GARA | BILBO
Estatistikek apurtzeko besterik ez dutela balio esaten da. Filosofia horrekin ekin beharko dio Athleticek gaurko norgehiagoka zailari, apurtu beharreko marka kaskar bat gutxi balitz, bi baitira talde zuri-gorriak apurtu behar dituenak.
Alde batetik, duela hogei urte lortu zuten bilbotarrek Mestallan irabaztea azkenengo aldiz. Denbora nahikoa ateak irekitzeko bolada berri bati. Azken jardunaldietan gertatutakoa kezkagarriagoa da, eta gaur egungo egoera baldintzatu egiten du, izan ere, Espanyol eta Deportivoren aurkako partidetan hiru puntu galdu dituzte bilbotarrek azken minutuetan. Helburu, beraz, bikoitza, azken finean betikoa hor badago ere: garaipena.
Sailkapenean dauden estutasunek, gainera, garrantzi handiagoa ematen diete urteko azken jardunaldi hauei. Hiru puntuko aldea besterik ez dago bederatzigarren eta hemezortzigarren postuen artean. Garaipen pare bat jarraian lortzea, beraz, izugarrizko bultzada bilaka daiteke; alderantzizko egoeran dagoenak beherapen postuetan amai dezakeen heinean.
Zoritxarrez edo zorionez, Valentziak ere ez dio lasaitasun handiegiz ekingo partidari, «Koeman efektua» oso azkar desegin baita. Joan den igandean Santanderren galdu ondoren, Champions Leaguen postuetatik irten da taldea, eta are larriagoa dena, txapelketa kontinentalari agur esan zion asteazkenean, lehen fasean, etxean Schalkerekin berdinduta.
Horregatik, Athleticek gaur aurkaria «amorratuta» izango duela uste du Joaquin Caparrosek. «Beren burua eta, batez ere, beren zaletuak pozteko irrikan egongo dira», esan zuen.
Baina entrenatzaile zuri-gorriaren ustean, «etsaiaren sentsazioak ez dira garrantzitsuak. Geureak dira inporta behar zaizkigunak». Eta, ildo horretan, argi dauka Caparrosek bere taldeak «izugarrizko amorrua» daukala azken bi jardunaldietan gertatutakoaren ondoren. «Bideratu egin behar dugu zer edo zer positiboa atera nahi badugu», esan zuen.
Sailkapenean dauden estutasunek garrantzi handiagoa ematen diete urteko azken jardunaldiei. Emaitza on pare bat jarraian lortzea bultzada ikusgarria bilaka daiteke.
Athleticek puntuak behar ditu azken postuekiko duen abantaila handitzeko. Baina aste hau gogorra izan da Valentziarentzat, eta horrek garaipena lortzera behartuko du.
Aunque aseguró manejar «varias opciones», todo parece indicar que Joaquín Caparrós se decantará en Mestalla por un once similar al del pasado domingo. La única novedad sería, así, forzosa y pasaría por la entrada de Ustaritz en el centro de la defensa, en sustitución del sancionado Aitor Ocio; mientras que Javi Martínez, de vuelta en la convocatoria tras cumplir su sación, comenzaría esta vez el choque en el banquillo.
Más novedades hay en la convocatoria rojiblanca, en la que destacan el regreso de Luis Prieto y la entrada, por primera vez esta temporada, de Joseba Garmendia. No han corrido la misma suerte Cuéllar, Tiko y Zubiaurre, descartados por decisión técnica, además de Susaeta y Vélez que, como Raúl, jugaron el viernes con el Bilbao Athletic el derbi frente al Sestao River.
El regreso de Moretti, superado un esguince de tobillo, y de Carlos Marchena, tras cumplir un partido de sanción, suponen, por otra parte, las principales novedades en el Valencia. No está tan claro quién acompañará a Villa en punta, un puesto que se disputan Morientes y Silva. GARA