EIBAR Bigarren partida Ipuruan
Matematikek eta konfiantzak helburu berbera ezartzen dute
Aurreko asteko porrota ahaztu nahi du Eibarrek aurkari zuzen bat menderatuz eta lasaitasuna emango dioten puntuak lortuz
Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR
Herculesen aurka izandako behaztopa ahazteko aukera ezin hobea eskaintzen dio egutegiak Eibarri. Bigarren astez jarraian, gorri-urdinek zaletuen laguntza izango dute beren helburua eskuratzeko.
Helburua, nola ez, garaipena izango da. Betikoa, baina areago oraingoan. Joan den igandeko porrotak, eta jardunaldian egon ziren gainontzeko emaitzek, eibartarren egoera kaskartu dute. Izan ere, gaurko bisitariak -beherapen postuen muga markatzen duen Poli Ejido, hain zuzen ere- talde armagina harrapatuko du sailkapenean Ipuruan irabaziz gero. Konfiantzaren aldetik Eibarrek eskertuko luke hiru puntuak lortzea ere, hurrengo partida garrantzitsuei hobe aurre egin ahal izateko.
Horixe onartu du Javier Mandiolak berak. «Partida hau irabaziz gero, hogei puntuen muga gaindituko genuke, behar dugun puntu kopuruaren erdira gerturaruko ginateke... Aurrera pauso haundia izango litzateke. Galduz gero, etxean jasotako jarraiko bigarren porrota izango litzateke. Nahiko zama handia, hurrengo partidara erabat behartuta helduko ginatekeelako, eta etxetik kanpo beti da zailagoa zer edo zer lortzea», esan zuen entrenatzaile armaginak.
Manixek, berriz, ez dio hainbeste garrantzi eman aurkariari, etsai zuzena izan arren. «Azken finean, puntuak dira -azaldu zuen-. Denboraldiko lehen herenean 18 puntu lortu eta bigarrenean gauza bera egin nahi dugu, etsaia zein den kontuan hartu gabe. Ekainean 50 puntu badauzkagu, ez dakit zeintzuk, baina lau talde izango ditugu atzetik, eta hori da inporta zaigun bakarra».
Argi dago, hala ere, falta diren puntu horietatik lehengo hirurak gaur bertan heltzen badira, egoera «askoz hobea» izango dela. Horretarako, Eibar finago aritu beharko da, batez ere atearen aurrean, bi jardunaldi baitaramatza golik sartu gabe. «Lana ona izan zen joan den astean ere», nabarmendu zuen Manixek, ildo horretatik baina, argi dago beharrezkoa dela gehiagotan asmatzea. Baita atzealdean ere, azken hilabete eta erdian behin bakarrik utzi baitu atea hutsean talde gipuzkoarrak.
Badirudi, beste behin ere Poli Ejido bolada onean sartuta dabilela, azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu baititu. «Oso talde ona» dela uste du Manixek, aulkitik hasita, Luis Cesar Sampedro «talde bat baino gehiago salbatu duen entrenatzaile oso ona» dela uste baitu Manixek.
La última sesión de la semana se saldó con sorpresa en forma de buenas noticias. Concretamente, la recuperación de Jon Altuna y Nico Medina.
Un problema muscular ha tenido tres semanas fuera del equipo al centrocampista, mientras el chileno se lesionaba este pasado lunes aunque las pruebas realizadas el viernes por los servicios médicos de Osasuna descartaron cualquier dolencia. Ambos entraron, por tanto, en la convocatoria, aunque la prudencia podría convertirles en los dos descartes que debe realizar hoy Manix.
El técnico azulgrana, por otra parte, repetirá el once del pasado domingo, aunque Ander Alaña podría tener alguna opción de regresar al centro de la defensa. A.U.L.