Mallorcaren aurkako partida prestatzen ari dira zuri-gorriek
Lehen itzuliko azken txanpari ekiteko partida garrantzitsua
Lehen Mailan jarraitzeko behar dituen 40 puntuen erdira hel daiteke Athletic igandean, Mallorcan garaipena lortuz gero
GARA | BILBO
40 puntu behar izan zituen Athleticek iaz beheratzeari ihes egiteko. Zenbaki hori errepikatzea da, beraz, denboraldia nola hasi den kontuan hartuta, zurigorrien lehen helburua.
Hurrengo garaipenak balio garrantzitsua izango du ildo horretan, nolabait sinbolikoa bada ere. Talde bilbotarrak 17 puntu dauzka egun -hiru gutxiago zituen ihazko 15. jaurdunaldia jokatu ondoren-; garaipen bakarra falta zaio, beraz, Lehen Mailari eusteko behar dituen 40 puntuen erdira heltzeko.
Hurrengo garaipen hori Mallorcan heltzen bada, Athletic «epe barruan» ibiliko da, dudarik ez, beste hiru jardunaldi geratuko baitira lehen itzulia amaitzeko. Denboraldiko lehen hileotan izan duena baino lasaitasun handiagoz ekingo lioke talde bizkaitarrak, beraz, azken txanpa horri.
Zuri-gorriek, horrela, garrantzia handia eman diote igandeko partidari. Izan ere, iaz urte osoan lortutako puntuen erdira heltzeaz gain, larunbateko porrota ez lukete bolada bilakatuko eta, gainera, Mallorca bera harrapatuko lukete sailkapenean. ««Urrats ona izango da sailkapenari begira», azpimarratu zuen atzo Koikili Lertxundik.
Bere ustetan, garaipenak konfiantza emango lioke taldeari, gainera, urteko azken partidari begira, hau da, teoriaz errazagoa den Murciaren aurkako norgehiagoka den horri begira. «Hobeto ekingo diegu hurrengo partidiei. Egia da partidaz partida joan behar garela, baina igandean hiru puntuak lortuz gero, hogei lortuko genituzke lehen itzulia amaitzeko hiru partida falta direnean eta horrek beste ikuspegi bat emango ligukeela uste dut», esan zuen Koikilik.
Lehen itzuliari amaiera on bat emateko, hala ere, taldeak nolabaiteko «erregulartasuna» lortu beharko du, azken aste hauetan «irudi homogeneo samarra eman ondoren, nahiko etsai gogorren aurka» eta «inguruan zalantza asko zegoen arren».
Igandeko partidari dagokionez, atzelariak argi dauka «ez dela erraza izango, Mallorca nahiko denboraldi ona egiten ari baita. Badirudi, ordea, azken aldi honetan ez dabilela hain fin». Asteazkenean, gainera, Kopako partida jokatu zuten Iruñean eta horrek ere eragina izan lezake, Gregorio Manzanok aldaketak egin zituen arren. Koikiliren ustetan, arriskurik handiena Mallorcaren aurrelariak izango dira. Horregatik, «beren gainean egon beharko gara, ahalik eta aukera gutxien sor dezaten», azaldu zuen.
Pozik
Koikilik, bestetik, gero eta hobe sentitzen ari dela aitortu zuen. «Gero eta lasaiago nago eta horrek gehiago ahalegintzeko aukera ematen dit. Pozik nago». Ildo horretan, eta bere lana «defendatzea dela» argi utzi arren, «erasotzen laguntzen gero eta gehiago ausartzen» dela azpimarratu zuen.
Mallorcan garaipena eskuratzen badu, iaz urte osoan lortutako 40 puntuen erdira helduko da Athletic, lehen itzulia amaitzeko beste hiru jardunaldi geratzen direnean.
Gregorio Manzano alineará el domingo a Pierre Webó, que pudo cumplir su sanción en Copa ante Osasuna tras haber sido expulsado el pasado domingo en Santander. El delantero camerunés, en principio, formará pareja en punta del ataque bermellón con Dani Güiza.
Los afortunados que se desplacen a Mallorca pueden enfrentarse a Rafa Nadal, nada menos, que protagonizará un «reto» con diez aficionados durante el descanso del choque. Quienes quieran participar en el sorteo, deben apuntarse en la página web «www.elretosportman.com»
Se acerca la Navidad. Sinónimo de regalos, comilonas y muchos gastos. Incluyendo los que realizan los equipos, aprovechando la apertura del mercado invernal.
Como antesala, los rumores, a los que el Athletic no es inmune. Entre las posibles incorporaciones, se habla estos días de Gaizka Toquero, delantero del Sestao River. Entre las posibles bajas, es el de Ion Vélez el nombre que se ha empezado a manejar. Incluso se habla ya de pretendientes, entre los que se encontrarían Eibar -que también se interesó por Javi Casas en su día- y Cádiz.
Lo cierto es que Vélez, de momento, ni se lo plantea, ni ha recibido comunicación alguna al respecto. Por eso, su objetivo es ahora mismo «seguir trabajando aquí para ponerle las cosas difíciles al míster», aunque en las últimas jornadas ni siquiera haya ido convocado con el primer equipo, después de haber disfrutado de minutos en las primeras nueve jornadas. Una situación que, en opinión del ariete, puede volver a cambiar. «Esto da muchas vueltas -recordó-, lo sé yo más que nadie. Seguiré trabajando para que me llegue la oportunidad», insistió Vélez.
GARA