GARA > Idatzia > Kirolak

Aitor Zabaleta

«Omenaldi Antifaxista» izango da Bilbon bederatzigarren urteurrenean

GARA | BILBO

Aitor Zabaleta Madrilen erail zutela bederatzi urte bete berri diren honetan, Euskal Mugimendu Antifaxistak «Omenaldi Antifaxista» egingo dio Bilbon Realeko jarraitzaileari.

Aurretik, abenduaren 8an senide eta lagunei omenaldia egin zieten eta gaur, berriz, Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratzea egingo da 19.30ean. Elkarretaratzearen leloa «Aitor Beti Gogoan!! Jo Ta Su Faxismoaren Kontra!!» izango da.

Bihar, berriz, egun osoan izango dira ekitaldiak Bizkaiko hiriburuan. Hasteko, 8.00etatik 15.00etara, Aitor Zabaletaren futbol Txapelketa izango da Errekaldeko eskolako futbol zelaian. 11.00etan erakusketa, bideoak eta azoka alternatiboa Kukutza gaztetxean eta 12.00etan, ostera, grafiti antifaxista.

Ondoren, 14.00etan, herri-bazkaria izango da Kukutza gaztetxean eta han, Fredi, Itxaso eta Xabi Paia bertsolariak izango dira. 16.00etan, berriz, erakusketa egongo da; bideoak eta azoka alternatiboa eta 17.00etan, hitzaldi eztabaida ESAIT Taldearen eskutik.

Azkenik, omenaldia amaitzeko, 19.30etatik aurrera kontzertua izango da, Suspenders, Oi! Kobras, Hard Skin eta Koma taldeen eskutik.

Manifestu antifaxista

Euskal Mugimendu Antifaxistak «Manifestu Antifaxista» kaleratu du. Horri beste talde batzuk ere atxiki zaizkio, ESAIT, edo Komite Internazionalistak taldeak kasu. «Aitor Zabaletari omenaldia eskaintzen diogu, duela bederatzi urte terrorismo faxistak eraildako euskalduna izateagatik».

«Aitor gorrotoaren biktima izan zen, batez ere, Estatu espainiarreko organizazio faxistek zigorgabetasunez jokatzen dutelako. Euskal Mugimendu Antifaxistak Aitor Zabaletaren familia eta lagunei bere laguntza eskaintzen die».

«Zabaldu behar da, gau hartan ez ziotela berari soilik eraso egin, beste guztioi baizik ».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo