ELKARTASUN AFARIA ETA DANTZALDIA
Elkartasun afaria eta dantzaldia antolatu da suteak eragindako kalteak ordaintzeko
Azaroaren 17an Gesaltza Añanako familia baten etxebizitza, biltegiak eta nekazaritzako tresneria erre ziren sute baten ondorioz. Horiei laguntzeko, elkartasun afaria eta dantzaldia egingo dute gaur, herri ekimenez. Herri ekimena denez, jende askok parte hartu du antolakuntzan. Besteak beste, kultur elkarteek afaria prestatuko dute, eta etxez etxe lagundu egingo zaie horretan. Dantzaldian musikariek joko dute, baina ez diru trukean. Gesaltzako langileak dituzten zenbait enpresek eta beste batzuek azpiegiturak erabiltzen utziko dute, eta jai batzordeak txosna jarriko du.