GARA > Idatzia > Alaves

Asier Arranzek beste bost edo sei aste emango ditu zelaietatik kanpo

J.O. | GASTEIZ

Asier Arranz ez da zorte handiegirik izaten ari lesioekin, eta beste bost edo sei aste eman beharko ditu jokatu gabe, ezkerreko izterrean duen zuntz hasutura baten ondorioz. Azken bi hilabeteak jokatu ezinik eman ostean, igandean sartu zen Valladolidek utzitako erdilaria deialdian, Ferrolgo Racingen aurka, baina berriro ere min hartu du; beraz, hurrengo hilabete eta erdian ez du taldearekin jokatzerik izango.

Javi Tarantinok eta Miguel Perezek ere ezingo dute Anoetan jokatu, lesiotik osatzen ari direlako, baina derbirako lau jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu Josu Uribek; Aganzo, Toni Moral, Gaspar eta Astudillo.

Adierazpenen atalean, Toni Moralek, bere bizipenetan oinarrituta, azaldu zuen, Realari azkenaldian bizi izaten ari den zurrunbiloak kalte egin diezaiokeela .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo