GARA > Idatzia > Athletic

Harrobiko jokalariekin hamaika ibilbide egin daitezke

Lezaman hazitako hamaika futbolari erabilita lortu zuen Athleticek Kopako final-laurdenetarako sailka- pena. Horietarik sei bizkaitarrak ziren, eta talde osoan beheko mailetan aritutako 18 jokalari daude.

p042_f02_097x128.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Haizea kontra datorrenean, Lezama izan ohi da Athleticen inguruko eztabaida gehienen protagonista nagusia. Zuri-gorriek, edozein arrakasta lortzen dutenean, berriz, harrotasunerako ezinbesteko argudio da. Erdibiderik ez duen kluba da, eta bere harribitxi nagusia egoera horren gatibu da; emaitza txarrak datozenean, putreak Lezamara inguratzen dira, eta kontrakoa gertatzean, denek goresten dute zuri-gorrien kirol politika.

Horiek hala, Espanyolen aurkako kanporaketan aurrera egin ostean, gertaera honen beste adibide bat izan dugu, pozteko modukoa gainera. Athleticek arauzko denbora bere faktorian hazitako 10 jokalarirekin bukatu baitzuen. Norgehiagokak iraun zituen 120 minutuetan aritu ziren 14 futbolarietatik, 11 -Aranzubia, Iraola, Del Horno, Prieto, Ustaritz, Amorebieta, Garmendia, Yeste, Susaeta, Aitor Ramos eta Llorente- zuri-gorrien beheko mailetako taldeetan ibilitakoak dira. Zerrenda horretan, 7 bizkaitarrak dira, bi gipuzkoarrak eta badira nafar eta errioxar bana.

Aipatutako hauetaz gain, taldean Lezaman ibilitako beste zazpi jokalari daude. Bitxia da, baina hauetatik lauk-Iraizozek, Expositok, Cuellarrek eta Adurizek- faktoriatik irten, eta bueltako txartela kanpoko taldeetan lan txukuna eginez eskuratu zuten. Beraiekin batera, Murillo, Gurpegi eta Casas ere apustu horren parte dira.

Hala ere, egoera ez da itsutzeko modukoa. Bere filosofia berezi horrengatik, Athleticek merkatua aztertu behar du nahitaez. Izan ere, ondo erabiliz gero, zailtasun uneak gainditzeko tresna izan daiteke. Hortaz, garai batean Joseba Etxeberria eta Javi Martinezen alde eginiko apustuak ulertzekoak dira, baita kontratua bukatu berri duten jokalariak hartzea, Gabilondo kasu; edota kalitatea eta prezioaren arteko orekari eusten dioten jokalariak kontratatzea. Azken hauen artean, aipatzekoak: Bittor Alkiza, Cuco Ziganda, Ernesto Valverde, Orbaiz, Tiko eta Sarriegi; eta azken hau, kalitate eta prezioa irizpidetzat hartu eta Aitor Ociorekin alderatuz gero, nabarmen gailentzen da. Beraz, oinarriak etxean behar du, eta kanpora begiratzeko orduan, ondo pentsatuta hautatzea ezinbestekoa da.

Lezamak aurrera egiten du, futbolak Athletici jartzen dizkion dozenaka zailtasun aintzat hartuta, eta 79 eta 82a bitarteko belaunaldia gaindituko duen beste promozio baten zain dago. Egun, Bilbao Athleticen badira 1987an jaiotako jokalari interesgarriak -Anaitz, Beñat eta Etxeita-, gazteagoak ere-Julen, Adrien Goñi eta Isma Lopez-, eta beraiei erreparatu behar zaie beste ezertan pentsatzen hasi baino lehen.

Mundua ez da bertan amaitzen

Faktorian sartzen diren jokalari guztiek berebiziko ilusioa dute lehen taldera iristeko, baina gehienak erronka horren zailtasunaren jabe dira. Horrenbestez, askok dakite mundua ez dela bertan bukatzen, eta kirol ibilbide sendoak egiten dituzte kanpoan.

Honen guztiaren eredu dira Iñigo Velez de Mendizabal, Gaizka Garitano, Lopez Garai, Jaio, Arruabarrena, Bordas edo Goitia. Beste kasu bereziagoak ere badira, arrazoi ezberdinak direla-eta, Athletic gazte mailetan utzi dutenak, esaterako, Mikel Arteta, Mikel Alonso, Xabi Castillo, Agirretxe eta Kike Sola jokalariak daude.

Gorka Iraizoz fue operado ayer con la esperanza de no perderse toda la temporada

El guardameta de Antsoain fue intervenido ayer por la tarde en Barcelona. El portero rojiblanco se puso en manos del Doctor Cugat, el mismo galeno que operó a Yeste de pubis el pasado verano, para restituir la rotura que sufre en el tendón de su cuádriceps derecho.

Ahora, Iraizoz se enfrenta a un largo periodo de recuperación que puede provocar que el ex del Espanyol no vuelva a jugar en lo que resta de campaña. Así, puede que los hinchas del Athletic no vean al navarro hasta el inicio de la próxima temporada en agosto. Algo que Iraizoz tratará de evitar, pero sin forzar. B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo